Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

San Millan eta Iruña-Veleia

San Millan Monasterioa

San Millan de le Cogolla deitzen diogun monasterioa ikusteko bidaia bat egin berria dut Aizarnako lagun batzuekin, eta eraikuntza erraldoi honek duen historia ezagutzen begi belarri sartuta ibili nintzen.

Euskaraz idatzitako lehen testuak bertan aurkitutakoak direla lehenago ere entzun izan nuen,eta bertako gidariak ere hala jakinarazi digu, sartu bezain laster plaka berezi bat erakusten dute gertakari honen oroigarri bezala.

Romance Nabarro-Aragones idazteko eran daude, izen patronimiko ugari euskaraz idatzita adibidez “Anderkina” (andre txikia), “Eneko” ( nire txiki), “mie annaia” (nire anaia), “eita” (aita), “ama” (ama) eta abar.

Gidariak jakinarazi digunez, idatzi hauek XI. gizaldikoak dira gutxi gora- behera, eta garai haietan idazterakoan latina bakarrik erabiltzen zutela esan digu eta erakutsi ere bai latinez idatzitako liburu galantak, arkume narru leunduaz eginak.

Oroigarria

Euskaraz bakarrik ez, erdaraz ere lehenetako idatziak bertakoak omen dira, horregatik deitzen diote “hizkuntzaren sehaska” Sancho III Nafarroako Errege handiak emandako aginduarekin eraiki omen zuten Monasteri hau.

Ezagutu dugun istorio honek, baditu kontraesan edo arerioak gaur egun, Iruña-Veleia Erromatarrek kokatuta zeuden herri honetan, IIIgarren edo IVgarren gizaldian euskarazko idatziekin apaindutako txarro batzuk aurkitu dituztela argitara eman dute.

Argitaratu eta bi urte pasa ondoren Iruzurra dela esan dute gai honetan adituak, ezinezkoa dela azterketa hau daraman zuzendariak argitaratu duena, eta iruzurra dela errepikatzen dute.

Gaur egun zientziak gauza asko egiaztatzen ditu, eta egiaztatu ezin baditu aurkikuntza hauek zertarako argitaratu?, biztanleak eztabaidan jartzeko?, edo hau ere sinesmenaren arabera utziko digute?.

Txarroa

Amaitzeko, gai hau seriotasun gehiagorekin landu eta azaldu beharra dago jendeari. Ez zait iruditzen gertaerak jendeari horrela jakinaraztea egokia denik. Benetan tamalgarria iruditzen zait gai honekin gertatzen ari dena.

Iruna-Veleia

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>