Sabino Eizagirreri agurra
Aizarnako Irure baserrian jaio eta jesuita ordenatu zen gizona genuen Sabino Eizagirre. Aspaldiko urteak Venezuelako lurretan zeramatzan lanean, baina Aizarnara urtero egin ohi zuen bisitaldia oporretan. Fe y Alegria eskolako sortzaile eta irakasle izan dugu urte askotan eta lan bikaina egin duen gizona zela esango nuke. Berak urte askotan lan egin eta gustuko zituen lurretan zendu zaigu Sabino 83 urterekin. Hartu dezala betiko atsedena berak benetan sinesten zuen leku zoragarri horretan.
Berari eskainitako idatzi bat jaso dut saretik, Guayanako egunkari batean argitaratutakoa eta goiko mailan jartzen du gizon honen bidea, beraz merezi du ezagutzea.
Jon Egiguren