SORABIL BASERRIKO LARRE- BEHIA
Aspalditik nituen jasota, jarraian azalduko ditudan bertso zahar hauek eta jasotzeko izan nuen arrazoia Aizarnarekin lotura zuzena zutelako izan zen. Bertsozalea denak gustura irakurriko ditu seguruenik, lehen irakurrita ez baditu behintzat; irakurri ez dituenak hemen du orain aukera.
Badirudi Aizarnako Sorabil baserriko Xerapio deitzen zioten mutil zaharrak, larre-behiak zituela mendian eta hauetako batek ihes egin zioela taldetik. Ondoren, harrapatzeko izan ziren komeriak dira bertso hauek irudikatzen dituztenak. Aspaldiko kontuak dira, 1917. urtean gertatutakoak, eta Iturzaeta bertsolariak idatzi zituen.
Garai haietan gertaera batzuen inguruan bertso paperak ateratzea ohikoa zen, eta inprimatutakoan igandeko meza ondoren saltzen jartzea ere bai. Bertsoak paperean irakurtzeko zaletasuna handia zegoen nonbait.
Dena den, seguru nago bertso paper hauetan gertatutakoa zerbait puztuta dagoela, baina ezerezetik asmatutakoak ez direla ere bai. Lasturreko larre-behiak dute ospea, baina bertso hauek irakurri ondoren konturatu naiz Aizarnakoek ere benetako kasta zutela.
Ez dakit zein menditan zeuzkan Sorabilgo Xerapiok larre-behi hauek, baina ihes egin ondoren badirudi Anatxan menditik Etumeta eta Txillarramendi aldera jo zuela, bailara honetako baserriak aipatzen baitira batik bat. Aizarnako baserriak aipatu ahal izateko, nahiago nuen bestaldera egin izan balu larre-behi honek, horrela xarma gehiago izango lukete Aizarnan!
Egunez basoan ezkutatuta eta gauez sagardi, soro eta zelaietara irteten omen zuen, erbiak bezala, kalte handiak eraginaz baserritarrei. Lastur aldetik hiru gizon adituak etorri ere bai soka handiak hartuta, larre-behia berehala harrapatzeko asmoarekin. Baina ikusten denez nahiko kontu eta komeri ibili zituzten berauek ere, larre-behi hau harrapatzen.
Sarrera txiki honek, bertsoak hobeto ulertzen laguntzen duelakoan nago. Esan behar Sorabil baserria non kokatzen den ez dakitenentzat, Santa Engraziako benta inguruan dagoela.
Antonio Zabalak jaso eta Auspoa argitaletxeak kaleratutako Iturzaeta bertsolaria izenburua duen liburutik ateratakoak dira bertso hauek.
Jon Egiguren
============================================
1/ Aditu ezazute
artu duben leya;
ixilik egoteko
dala geiegiya,
nola ibilli dan gizon
elementokeya,
arrapatu eziņik
Soabill'en beya.
2/ Ausento ontan b'al da
franko istorio,
danak esan-enian
zuzen digario;
bertsuak ipintzia
ez da misterio,
jende asko ibilli da
larri ta erio,
Soabill'en larre-bei
au dala merio.
3/ Bei onek egin du
asko azio txar,
izurratuak ditu
zenbat erribetar;
mantendutzen zan soro,
sagasti ta abar,
askuak jan da bota
mutur eta adar,
Txintxuai ondau dizko
ogei gurdi sagar.
4/ Bastante keja ziran
erriberatarrak,
eiten zituelako
sarrera kaskarrak;
zentzu aundikua zan
ta ankak azkarrak,
iņor oserbatzian
dantzauaz adarrak,
libratutzen zituan
kamiņo-baztarrak.
5/ Soo ta sasti zebillen
ase eta bete,
kalte asko egiņaz
botatze ta jate;
Sorabill'ena dala
noizbait jakin dute,
keja kendu dezala
mediatamente,
orduan arakiņai
saldua dio te.
6/ Azpeiti'ko arakiņak
asi ziran galaz,
aisa atxitutzeko
idian iņolaz;
bestela ezin da gero
tiroz eta balaz,
baņa etziran iris ten
arentzat eskolaz,
iges egiten zien
brinko eta jolas.
7/ Tentatzen zebiltzala
ein zuten abildu,
aien tiruakatik
etzan ain debildu;
iņork ez du eritu,
ain gutxi il du,
berriz e sagas tira
egiten zan bildu,
besterik etzuten egin:
arrapatzen zaildu.
8/ Arakiņak etsita
ziranian jarri,
sasti-zaliak keja (1)
jabiari sarri,
gogorrago asteko
azienda orri;
txakurrak eta gizon
Lastur'tik ekarri,
berriz saldu diote
ango Ziolarri. (2)
9/ Egin nai zutenentzat
zezenez pestia,
Ziolarrek pentsatu
ori erostia,
bi urte inguruko
larre-bei gaztia,
aumentatu zedien
beraren kastia;
pobrezitu ainbeste
anbat du kostia.
10/ Ebaltzen zutenian
arakiņak iyan,
Lasturtarrak etorri
ziran balentiyan,
ori arrapatzeko
enpeņo aundiyan;
batian bajuan da
bestian mendiyan,
ala ibilli ziran
jai bat edo biyan.
11/ Gabian sagastiyan
ibillita jaten,
bi legua bidian
aldian zan juaten,
lazuak jarrita ere
ziyen antzematen;
nun gordeta ego ten zan
obserbatu zuten,
Manteka deitzen zaion
itur ondo baten. (3)
12/ Andik atera zuten
txakurrez aurrian,
mendi gaņera erten du
trote gogorrian;
andik Odri-iturrira (4)
amilka abarrian,
jateko beta gabe
mokaurik larrian,
txakurrak bestek ezin
segitu urrian.
13/ Aiek kolpe buzten da
kolpe muturrian,
Saberri Munoaundi (5)
ortik zigerrian;
Anatxa'n txaran bera (6)
guztizko inderrian,
galanki nekatuta
illunabarrian,
Aizarna aldian gertau (7)
laga biarrian.
14/ Andikan zortziren bat
egun eo zazpira,
berriz e etorri dala
beia sagastira;
Txintxotarrak orrela
kontentu eztira,
erasoko dutela
ziaro gaizkira,
sartu biaituztela
danak jueztira
15/ Astearte perikoz
goizero goizian,
arrapatzalle oiek
bizkor asi zian,
ganadu ori errenditzeko pozian,
txakur eta makilla
biaje luzian,
mangatuko zutela
besterik ezian.
16/ Sagasti aldi ortan
lenbiziko mogi,
bildur zan gaizkillia
dan bezela ori;
ustez zerkatu arren
bee eta goi,
sei edo zazpi gizon
edo geiagori
errespetorik artu
etzion iņori.
17/ Odria alde ortara
nolabait mordatu, (8)
soo-jabiak an zala
bizkor akordatu;
artorik jan etzeien
nai zuten guardatu,
trankiarekin jota
adarrak dardatu,
alare denbora asko
etzuan tardatu.
18/ Ortik gora etzuten
milla diferentzi,
Elormendi gaztiak
eskuak egotzi; (9)
itxumustru gaiztua
ziyon erakutsi,
gauza onik etzala
zuanian etsi,
ark ere beriala
egin zion utzi.
19/ Antxiturbi-goikora (lO)
ortik arutzian,
ondoren jende asko
zan osteuntzian;
iru Lasturtar ziran
guztien atzian,
neuri galdetu ziten
bestiak nun zian,
nik esan niyenian
aguro juan zian. (11)
20/ Antxiturbi-goiko'tik
Markes-txaradira (12)
txakurrakin buerdan (13)
al zuben tokira;
aurretikan kolpe ta
buztenetik tira,
balda danak pasata
Biziu'tik jira, (14)
laster ziraden Etumeta'ko egira. (15)
21/ Andik sekulakorik
eta azkarrena
jo du Etumeta'ko
beko s6 barrena;
jatxera ederra zan
ganadu arrena,
bera aurrian eta
bestiak urrena,
ai ura desditxa ta
baska txakurrena!
22/ Baso sakon guztiyak
korritu arian,
Zepari'tikan buelta (16)
nola pasa dian,
Antxiturbi-berriko (17)
atari parian,
Motrikuarrak eldu
orduko tarian,
an errenditu zuten
denbora berian.
23/ Izan dira guztizko
apustu egitiak,
bizirik atxitu ez ta bai
demanda jentiak;
seņalaturik noiz izan
orduak betiak,
amarna amabi duro
askotxok botiak,
astinduak dituzte
diru-billetiak.
24/ Milla beatzireun da
amazazpi urte,
Kristoren jaiotzatik
au zanera tarte;
Motrikoar da Lasturtar
arrapatzen parte,
Elormendi ta Arana,
Ibarguen puerte,
danak saiatu dira
errenditu arte.
25/ Beia baten gaņian
orrenbeste pleito,
txarrian jarri zaio
naikua kleito; ~an ere ark zuan
ainbeste delito,
arrapatuta las ter
ein zitzaien ito, (18)
larrutu ta aragiyak
eramanda kito.
========================================
(1) Bertso-paperean: sagar-zaliak keja.
(2) Ziolar, Lastur'ko baserri bat da.
(3) Manteka-iturria, Arauntza mendiaren ipar--aldeko egalean dago.
(4) Odria baserria, eta onen ondoko Odri-iturria, Arauntza mendiaren egutera aldean daude.
(5) Saberri ta Munoaundi, bata Azpeitia'ko baserri bat da, ta bestea Errezil'koa; biak ere Etumeta aldean daude.
(6) Anatxa, Aizama'ko baserri bat da.
(7) Bertso-paperean: nekau; baņan, lturzaeta'- ren seme-alabak diotenez, gertau bear duo
(8) mordatu: moldatu.
(9) Elormendi, Azpeitia'n Enparan gaņean dagoan baserri bat da. Ango mutilla izugarri indartsua omen zan.
(10) Antxiturbi-goikoa, Errezill'en Etumeta aldean dagoan baserri bat da, Txapel bertsolaria za- naren jaiotetxea.
(11) lturzaeta garo ebakitzen ari omen zan, eta iru Lasturtar oiek an azaldu zitzaizkion, soka aun- di bat bizkarrean zutela.
(12) Markes-txaradia, Arauntza mendiaren ipar--aldean dago. Baso aundiak dira. Garai artan da