SAN JOANTXO ERMITAKO LIENTZOA
(Tolosa 1851- Donosita,1912)Mihisean (lientzo) egindako olioa,147x84cm (Aizarnan edo Donostian 1989an).Kokaloekua Aizarnako San Joan ermita.
San Joantxo gizajoa, hain apurtua eta hain bakartua bere ermita txikiaren iluntasunean¡.Denborak itsustu badu ere, oraindik nabari da San Joan haurraren irudi gozo eta koloretxua;deitu ere San Joantxo deitzen diote.
Harkaitzean eserita dagoen haura agertzen zaigu mihisean. Inguruko pasaia lauá eta zehaztasunik gabekoa da. Zeruan hodei txiki ugari suma daitexke, arrosa colorea nabari da, egunsentikoa, ondorioz argia ere ahula.
Bildots otzana du lagun haurrak. Artzain txiki batekin egin dugula topo dorudi Aizarnako bazter batean atseden hartzen ari den artzaintxoa, alegia.Hala ere haura erdi biluzik dago,gurutze txiki bat darama. eta zutoihal bat bizkarrean.
Bildotsak esanekoa eta umila izateko itxura osoa du. Sakrifiziorako prest dago. Nonbait. Bi palmondo txikik eta paisaiaren atzeko lerro urdinak beste zerbait adierazten digute hau Jordan ibaiaren ertzeko Bataiatzailea da.
Horrela ulertu uler daiteke zutoihalaren ihitzen esanahia:”ecce agnus dei”(Hau da jaunaren bildotsa).1898an, dagoeneko , Alejandrino Irureta pintore heldua zen, klasikoen moldeak menderatzen zituena. Pintore ikasia zen eta bere ofizioa eta sentsibilitate pertsonala agerian daude koadro honetan.
Dakigunez. Erretratugile trebea zen eta koadro honetan ere nabari da, haurraren aurpegi biribil eta osasuntsuak adierazten digun bezala. Koadroko haurrari aurpegiko gozotasun paregabea nabari zaio, ile beltz eta kiribilduaren barruan. Aurpegiarena motela malenkonia kutsu bat ematen dio, gainera.
Hori pintatu zuenean,Alejandrinok ez ote zitúen gogoan Aizarnan igarotako haur garaiak?.Artista ezaguna eta arrakastatsua zen Donostian; agian, baserri giroan bizitako garaiko oroimenak oraindik bere barnean gordeko zitúen.
Bestela , zertara datoz koadroaren hertz batean agertzen diren hitzak?Hauxe jartzen baitu ,”Al honrado pueblo de Aizarna en prueba de estimación Alejandrino Irureta.1998”.
VICENTE DAVILA (ERREDAKZIOAN ITZULIA)
Danbolin aldizkariak argitaratua