Pazko jaia Aizarnan 2022
Bi urte jarraian ospatu gabe eta aurten ekainak 4, pazko jai eguna ospatu dugu Aizarnan. Egunean zehar, giro atsegina eta alaitasuna izan zen nagusi. Plazan artisau postu ugari kokatu zen eta goizean txahal errearen usain gozoa zabaldu zen plaza osoan.
Usain honek apetitua ireki zien hurbildu ziren guztien artean, ondoren nabaritu zen apetitu hau, plaza betea ikusten baizen bazkari garaian. Sagardoa txotxetik, txahal errazioa platerean eta musika alaia entzuteko, sasoia duenak ez du gehiago behar egun biribila igarotzeko.
Txahala handia zen, bazirudien hau dena jateko jenderik ez zela hurbilduko, baina azkenean dena amaitu zen, izan ere egoki erreta baitzegoen. Zorionak eman behar hau lortzeko lan egin zuten guztiei.
Ilunabarrean ekaitzak zapuztu zuen eguna kalean, baina giro alai honek taberna eta elkartean jarraitu zuen, eguna amaitu arte. Naiz eta lerro asko idatzi, zaila egiten da egun honetako giroa egoki irudikatzen, beraz osatu eta jaso ditudan bideoak ikustea gomendatzen dut, egun honetako giroaz jabetzeko. Ikusi eta gozatu.
Amaitzeko esan behar Pazko bigarren egunari dagokion jai hau, aspaldikoa dela Aizarnan, XXXIII garren gizaldiko idatzi batean ere aipatzen baita berau.
Jon Egiguren