PAKE BIDEA JORRATZEN
PAKE BIDEA JORRATZEN
Euskal Herriak badu bide zahar bat gizaldietan zehar erabili duena,eta bertako bizi lagunek ongi zeharkatzen jakin izan dutena, nik bakearena deituko nioke,Europako herri zaharrena izan eta gaur egunera arte iraun badugu, bidea hau ondo zaintzen jakin izan dugulako da.
Bide hau aspaldiko urteetan zehar sasiak gogor hari du menderatzen, eta ekaitzak dituen erauntsiekin lehenago zuen zoru sendoa desegintzen hari zaio,poliki,poliki.
Ibiltaririk ez duten bideak horrela amaitzen dute sasiak hartuta, eta ondoren bakoitzak bere aitzur bidean ibiltzen jarraitzen dugu, beste inoren oztoporik gabe eta beste inori erabiltzen utzi gabe.
Metafora edo exemplu honek erakusten duenak, agerian jartzen du gaur egunera arte euskaldunon izaera,kultura eta herri sentimenduari eutsi badiogu, ez dela izan guda handiak irabazi edo borroka gogorrekin baliatu garelako izan.
Baina garaian garaiko egoera polítiko zailak aztertu, eta hitzarmen egokiak lortzen jakin izanak,lagundu dio gaur egun garenak izaten, bi hizkuntza, bi kultura eta bi herri handiren tartean.
Bakearen bide hau berreskuratzeko lanak martxan dira dagoeneko, gaur egun gizartea ordezkatzen duten erakunde alderdi, sindikatu,eta eliz gizonak barne direla, ezin bestekoa da gainera beraiek lanen pausoak ematea, eta jarraian gizartean finkatzeko ateak irekitzea.
Gizarte demokratiko batean, alderdiak,erakundeak edo beste herri mobimendu guztiak lan asko egin lezateke bakearen alde,baina helburu hau ondo finkatu nahi badugu gure artean, emakumeak bakea sortzeko duen balioari pisu gehiago eman behar diogu gizartean.
Gizaldi asko daramatza gizonezkoak gizartea gidatzen, baina bere baliabide nagusia indarra izanik beste elementu gutxi erabili ditu arazoak konpontzeko garaian,, horrengatik aldaketa sakon baten beharrean gaude arlo honetan. Emakumearen presentzia bultzatuaz ,Udaletxe, lan toki,jaurlaritza eta beste erakunde guztietan, eta beraiek duten seigarren zentzuari lan egiten uzten badiogu herri onen etorkizuna bakearekin lotuta ikusi ahal izango dugu.
Emakumeak bizia ematen du, familia berak orekatzen du,eta sortzen duen gizartea apalagoa, zuzenagoa eta zintzoagoa da, eta bake bidetik gertuago dagoen gizartea litzateke.
Gaur egun daukagun egoera ikusita bakeari eman behar diogu lehentasuna, eta hau ondo bideratzeko emakumearen parte artzea erreibindikatu behar dugu, konponbidearen zati handi bat beraien esku dagoelako.
Jon Egiguren