Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaileko mus txapelketa Aizarnan 2023

Aitzbarna Elkartean eta ohiturari jarraituz, aurten ere ospatu dugu mus txapelketa azkarra. Mus txapelketa honek xarma berezia du Aizarnan eta hemen txapela janzten duen bikoteak harrotasunez erakusten du urtean zehar.

Urte asko dira Zestoako morroi peri egunean ospatu ohi zela mus txapelketa hau, orain otsaileko azken ostiralean ospatzen dugu eta denborak ohitura finkoa bihurtu du berau. Esan behar izurritea dela eta, azken hiru urtetan ez dela ospatu mus txapelketa hau.

Dena den, ez zegoen ahaztuta txapelketa, 18 bikote hurbildu ziren bertara txapel preziatu hauen bila. Bikote batek nagusitu behar eta behean argitaratzen ditudan argazkitan ikusten dira berauek sariak eskuan dituztela. Nahiz elkarteak antolatu, txapelketa herrikoia da, beraz herriko ostalariak ere sariak jartzen dituzte ekintzari bultzada emanaz.

Ezaguna dugunez txapelketa, ez dago asko gehiago esateko, beraz goraipatzeari utzi eta txapeldunak aipatuko ditut. Ez dut uste lehen aldia dutenik txapela janzten, beraz aurtengoarekin beste bat gehiago dute armairuan jasotzeko.

Txapeldunak; Jon Aldalur eta Eneritz Erkizia

Bigarren sailkatuak; Jose Miguel Egiguren eta Eñaut Eizagirre

Zorionak eman behar laukoteari.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>