Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaileko mus txapelketa (2010)

Aspaldiko ohiturari jarraituz aurten ere ospatu da Otsaileko mus txapelketa Aizarnako herri elkartean, morroi feriakoa deitzen diogu txapelketa honi.

Morroirik ez dagoen garaian izenburu politarekin jarraitzen du txapelketa honek. Garai batekoak xarma gehiago izango zuen behar bada, baserriko nagusiak lanean eta morroiak musean. Egun batean bada ere eginkizunak trukatzea merezitakoa izango zuten Aizarnako morroiek.

Egoera berdintsua da gaur egungoa ere, baserriko morroien lekua, industriaren morroiek hartu baitute. Emakumezkoa berriz gero eta gehiago ikusten da txapelketan eta aurtengoari begiratuta, parean ez baina maila bat gorago jarri dira.

Finalean bi neska eta bi beterano ikusteko aukera izan genuen, musean sartutako orduak eta adinak ematen duen esperientziak ez zuen ezertarako balio izan bi neska hauen aurka, ondo merezitako txapela jantzi zuten buruan.

Aurtengo txapeldunak:- Leire Etxeberria eta Olatz Aldalur.






Joan artikuluen zerrenda osora>