Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Organo kontzertua Aizarnan (2024)

-2024. urteko azaroan eta Gipuzkoako Organoak zikloaren barruan, Karmele Muro kantariak eta Jose Antonio Pascual organistak, kontzertua eskaini ziguten, Aizarnako elizan. Herri txiki hauetan honelako kontzertuak entzutera ez da jende gehiegi hurbiltzen, baina oraingoan jende multzo polita ikusi nuen.

Kontzertua osoan entzun nuen, eta grabatu ere bai, baina Aizarnara begira dagoen webgune honetara zati batzuk bakarrik jaso ditut, bestela oso luzea egiten baita.Organo zaharra, baina oraindik soinu gozoa duela esaten dute adituak.

Aizarnan daukagun instrumentu zahar hau altxor bat da herrirako eta honelako kontzertuak entzuteko aukera eskaintzea atsegina da, bai inguruko biztanleentzat gehi herriko guztientzat. Ez dakit zein arduratzen den ekintza hau antolatzen, baina jarrai dezala aurrera ere, instrumentu honek soinu gozo honekin irauten duen bitartean.

Saiatzen naiz antolatzen diren ekintza gehienak jasotzen Aizarnara begira dagoen webgune honetan eta ekintza honek ez du gutxiago merezi. Beraz entzun eta gozatu berarekin.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>