Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Oilasko biltzea eztabaidan

Amasako jaietan ospatzen den oilasko biltzea salatu egin du ATEA erakundeak. Erakunde hau animaliek sufritzen dituzten tratu txarren kontra ari da lanean eta badirudi ekintza honetan ere tratu txarrak ikusten dituela erakunde honek.

Amasan gertatu dena ikusi eta esaera bat etorri zait burura: "Cuando las barbas del vecino veas cortar, pon las tuyas a remojar". Aizarnan ere oilasko biltzea ospatzen dugu Amabirjinetan eta Amasakoa gustura ikusten ez dutenek, gurea ere ez dutela ikusiko pentsatzen dut.

Niri tratu txarrak eman gabe ere bildu litezkeela iruditzen zait, baina horretarako baliabide egokiak erabilita, jakina, eta plaza erdiko lepo moztea egin gabe. Lepo moztea Aizarnan aspaldiko urteetan baztertuta daukagu dena den.

Gaur egungo gizartea oso sentikorra dago animaliek jasaten duten tratu txarren aurrean, hiltzerako garaian eta kalean zer esanik ez. Aurrera begira handitzen joango den sentimendua dela esango nuke gainera. Ekintza honetako tratu txarrak ezin dira parekatu zezenketa batean ikusten direnekin, baina badirudi erakunde hauen helburua ez dela galaraztea bakarrik, baita gizartea mentalizatu eta gogoeta eginaraztea ere.

Dena den gizartean dagoen eztabaida da hau eta ezin dugu bestaldera begiratu. Arazoari aurre egin beharra daukagu eta horretarako hurrengo urtean nola egin behar den pentsatzen asteko garaia dela iruditzen zait.

Amasan nola ospatu zuten jakin dut eta oilaskoak bildu beharrean , arrautzak bildu zituzten, eta plazan lepoa mozteari uko egin ere bai, baina dantzak ez zuten murrizketarik izan. Aizarnan honela egiten badugu, orain arte duen xarma galduko ote du? Nik ez dut uste.

Ohitura zahar hau gustura ikusten dugu herrian, baina garaiak aldatu egin dira, gizartea zer esanik ez eta Aizarnarrak ere bide bera jarraitu beharra daukagu, atzean gelditu nahi ez badugu.

Diario Vaso egunkarian irakurri nuen salaketa hau, nahi duenak irakurri hemen azaltzen dut behean.

Irakurri eta gogoeta txiki bat egin ondoren, bakoitzak erabaki dezala.

Jon Egiguren

=============================================================

ATEA CRITICA LA PERVIVENCIA DEL " OILASKO JOKOA" EN AMASA -VILLABONA. El Ayuntamiento apoya a los organizadores pero cree que " algunos momentos" de la fiesta pueden " adaptarse".

Atea, la Asociación para un Trato Ético con los Animales, ha denunciado el Oilasko Jokoa (Juego del pollo) que, según aseguran en la nota que han hecho pública, tendrá lugar este jueves en el barrio de Amasa de Villabona. «El acto consiste en recoger varias de esas aves por los caseríos del barrio para trasladarlas después ?colgadas en racimos de un palo? hasta el casco urbano». La asociación, que ha presentado un escrito de denuncia dirigido al alcalde de la localidad, califica la fiesta de «bárbara costumbre local» que creían erradicada, y reprueba que se mantenga en nombre de «la tradición y la herencia cultural», una actividad que «se trata de un comportamiento egoista, además de criminal». Solicita además al alcalde de Villabona que, en aplicación de la ley que establece la prohibición de «maltratar a los animales o someterlos a cualquier práctiva que les pueda suponer sufrimientos o daños y angustia injustificados», sancione «a los responsables de los hechos denunciados».

Diario Vasco egunkariak argitaratua

Joan artikuluen zerrenda osora>