Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Jose M. Odriozola Onativia...(1)

Aizarnako eliz ataria zen gure elkartzeko gunea. Ez zen elkartze erraza. Gure pertsonaia Aizarnan jaioa zen 1782.urtean. San Fenandoko Arte Ederren Errege Akademiaren partaide izateaz gain, Zientzia Zehatzak, Fisika eta Natur Zientzien Errege Akademiaren sortzaileetakoa ere izan zen.

Baita Artilleriako brigadierra ere. MatematicasPuras, Mecanika, El arte de la Pintura eta beste hainbat liburu idazteagaitik famatu egin zen.

Merezi zuen holako polifazetiko eta aurrerakoia izan zen portsonaia batekin elkarrizketa izaten ahalegintzea.

Adimenarentzat ez dago mugarik, eta honela, udako arratsalde batean gure pertsonaia agertuko zelakoan itxarotea deliberatu nuen.

Finkatutako orduan azaldu zen bere kapa onenarekon eta bere ohorezko dominak jantzita zituela.Nire itxuraz ez zen harritu. Bere bizitzako gertaerak herritarrei azaltzeko prest eta harro zegoela iruditu zitzaidan.

Oso aldatua ikusi al duzu Aizarna?

Aldatu egin da bai baina hobera egin du. Aldatu ez dena, bere mendien eta lurren edertasun da.Eliza eraberrituta dago baina nik ezagutu nuen bezalakoa da.Santa Engraziko baseliza ere, bere lekuan dago inguruen zaindari.

Hunkituta zegoela ikusiz, gaia aldatu nuen 1854urtean Arte Ederretako Akademiaren partaide izendatu zintuzten. Nolatan horrelako ohorea?.

Kontuan izan lehenik Pintura eta Eskulturaren Akademian ikasketak egin nituela. Maisu onak izan nituen, Goya margolari famatua ere ezagutu nuen. Beregandik asko ikasi nuen eta nire margo bat bere lanekin batera erakusketa batean ikusgai egon zen behin, 1806an.

Nola iritxi zen zu bezalako baserritar bat Madrilera?

Nire garaian etxetik alde egiten zenean Ameriketara joateko, apaiz edo fraide sartzeko, itsasora abentura bila joateko edo milizian erroldatzeko izaten zen.Baina nire kasua pixka bat berezia izan zen. Gure familian, Errege Kontseiluetan abokatu ospetsu bat genuen eta gainera nire anaia baten aitapontekoa zen Osaba hau Madrilen bizi zen. Berarekin eraman eta bere etxean hartu gintuen.Horri eskerrak izan nuen Errege Akademia horretan ikasteko zortea.

Garai zailak izango ziren haiek.....

Bai, baina gaztea zarenean mundua konpondu nahian ibiltzen. Zara.Pintore Titulu Ofiziala izenekoa lortzeko zorian nengoenean, frantsesen aurkako matxinadak hasi ziren Madrilen, 1808.urte famatua zen, Ikasketak utzi eta frantsesen aurkako milizian erroldatu nintzen. Frantsesak bota arte ezin izan nuen titulua lortu. 1814. urtera arte alegia.

Kontatuko al didazu gerra denborako abenturaren bat?

A Coruñan preso hartu ninduten baina ihes egitea lortu nuen.Peninsula osoa zeharkau nuen Cadizen matxinatuekin bat egiteko. Marbellako gaztelua setiatuta zegoen eta neu izan nintzen barrura sartu eta mezu bar ematea lortu zuen bakarra..Zori txarrez ordea, aldakan larri zauritua ninduten eta bizia galtzeko zorian egon nintzen. Ez al didazu herrena igarri? Ezbehar haren ondorena da. Gertakizun hartatik aurrera, irakaskuntza eta ikerketa lanetan aritu nintzen..

Zientzia bizimodu eta margotzea denbora-pasa hartuta?

Matematika eta Mekanika ia kuarteletan baino ez ziren irakasten. Zientzia Zehatzak zirenez, aplikazio praktikoak baino ez zituztela uste zen garai hartan. Ni, Matematika eta Mekanika irakasteaz arduratzen banintzen ere, margotzea horrenbeste edo interesgarriagoa iruditzen zitzaidan.

Nire benetako lanbidea fenomeno fisikoen ikerketa zen. Memorandum batzuk idatzi nituen kanoien tiratzeko kokagune egokienari buruz eta sua sortzeko hain garrantzitsuak ziren suharriak ere ikertu nituen. Gogoratzen al zara metxadun txiskeroetaz ?.

Suharriak oso garrantzitsuak dira, modu berezi batera moztu behar dira.Nik mesetadeitzen nion nire ustez harria mosteko modurik egokienari. Trapezoide formarekin ondo egokitzen zen eta polbora ondo erretzeko txinpartarik onena horrelaxe sortzen zen

Beraz, zientzien bitartez ezagutzen zenuena praktikan aplikatzen saiatzen zinen.

Orain ingeniari deituko ligukete. Eta horrela zen.Niri buruzko dokumentu batzuetan ingeniari deitzen didate.

Zure Matematikako liburuak ezagutzen ditut. Garai hartako matematikako gai guztiak jasotzen dituzten hiru liburuki dira.

Irakasten hasi nintzenean, liburu gehienak frantsesez edo ingelesez zeudela ikusi eta , gaztelaniaz liburu bat idaztera ausartu nintzen. Egundoko arrakasta izan zuen. Institutu eta goi mailako eskola denetan banatu zituzten. Zientzia ikasketak hasiak ziren unibersitate batzuetako fakultateetan ere gomendatu zituzten. Liburuaren argitalpen ugari egin behar izan nituen. Matematiketan oso famatua egin nintzen eta 1847 an Zientzia Zehatzetako Akademiaren sorreran partaide izatera iritsi nintzen.

Eliz ataritik irten eta enparantzan zehar ibiltzen hasi ginen. On Joserim zauritutako hanka kargatu egin zitzaion eta pixka bat mugitu beharra zuen.

Enparantza hau nola gelditzen ari den atsegin dut. Eraberritutako baserriak zer esanik ez. Ia lortzen duzuen bisitarientzako inguru atsegin izaten jarrai dezan.Nahi duzuenean berreskuratu nazazu beste mundutik eta nire bizitzako kontu zaharrei buruz hitz egiten jarraituko dugu.

Zu ondo aditua zinen Mekanikaz ez dugu hitzegin oraindik. Zuk idatzitako Tratado Elemental de Mecanica delakoari buruz zer esaten didazu?

Nik idatzitako bi liburukiak dituzula ikusten dut. Poz handia ematen dit. Maitasun berezia diet. Hor deskribatzen dut Fisika, Kimika eta Natur Zientziei buruz nire garaiko jakinduria.

Hainbeste liburu idazteko, garai hartako zientzialariak ezagutuko zenituen. Nola erlazionatzen zinen baraiekin?.

Ingelesez eta frantsesez ondo moldatzen naiz. Hiru urtez ibili nintzen Europan zehar. Frantzia, Belgika, Alemania eta Ingalaterra bisitatu nituen. Hango eta hemengo irakasteko moduen konparaketa egiteko gai izan nintzen.Egia esan, garai haietan pixka bat atzeratuak geunden.

Euskera ez zenuela inoiz ahaztu ikusten dut.

Nola ahaztuko nuen bada? Nire bizitzan zehar Euskal Herrian jaiotako lagun eta lankideekin erabili izan dut.Eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak izendatuta Bergarako Institutoko zuzendari izan nintzenean euskara hobetzeko aukera izan nuen. Inbidia zidatenek idazterakoan castellano vergares primo hermano del vascuenceerabiltzen nuela leporatzen zidaten.

Urte mordo bat bizi izan zinen garai haitarako.

  1. urtetara iritsi nintzen. Ez iezadazu galdetu zein izan zen nire bizitza luzearen sekretua. Honelako leku ederrean jaioa izatea izan daiteke arrazoietako bat, eta zalantzarik gabe, nire bizitza guztian zientziako liburak idazten aritu izana ere bai.

Eta ni ia konturatu gabe eta bere jaioterrian berarekin hitz egiteko ohorea eskertu gabe, desagertu egin zen .Beste elkarrizketa bat egiteko deituko diodala uste dut, bere liburugintza oparoa hobeto aztertu ondoren. Bitartean, jakin ezazue, udal liburutegian aurki daitekeela Aizarnako portsonaia ospetsu bezain interesgarri honi buruz jakin ahal izan dudan guztia biltzen duen dokumentazio ugaria.

**Jose de Odriozola y oñativia.**

--1782-VIII-09............Aizarnan jaio zen.

--1796..........................14 urterekin RABASFko ikasketak hasi zituen

--1805...........................RABASFko hirurteko lehiaketa orokorreko pinturako bigarren saria irabazi zuen.

--1805..........................RABASFko urteko margo erakusketa J.Odriozola,Goya,Bayeu, eta zenbait margolari ospetsu aritu ziren.

--1808.............................Boluntario sartu zen frantsesen erasoaren aurka borroka egiteko.

--1810..............................Marbella hiria defendatzen herrena gelditu zen.

--1814..............................Segobiako Artilleria ikastetxean irakasle izan zen.

--1814...............................RABASFeko Merezimenduzko akademiko izendatu zuten.

--1827................................Curso Completo de Matematikas Puras bere liburu ezagunena argirartu zuen. 1831............................Ensayo sobre la Ciencia y las artes del dibujo eta beste zenbait liburu argiraratu zituen.

--1832.............................Tratado Elemental de Mecanica liburua argiraratu zuen.

--1833-1835.....................Frantzia, Belgika,Alemania eta ingalaterra bisitatu zituen zientzialari moduan.

--1839..............................Mecanica aplicada a las maquinas operando liburua argitaratu zuen.

--1845...............................Bergarako Probintziako Institutoko zuzendari izendatu zuten.

--1847..............................Zientzia Zeatzak, Fisika eta Natur Zientzien Errege Akademiaren sortzaileetakoa izan zena. Infanteriako brigadier izendatu zuten.

--1847.............................RABASF Academiko de Numero izendatu zuten.

--1861.............................Artilleriako brigadier izandatu zuten.

--1863.............................Mecanica Racional e Industrial liburua argiraratu zuen.

--1864-II-13.....................Madrilen hil zen 81 urte zituela

JULIAN SERRANO (Danbolin aldizkariak argitaratua.)

Joan artikuluen zerrenda osora>