Navas maisua Aizarnan.
Ekaineko Danbolin aldizkarian 173zb argitaratu zuen artikulua da behean irakur litekeena. Ez da lehen aipatu gabe dagoen zerbait, baina aldizkari honek Aizarnako gaiak aipatzen dituenean, ni beti sahiatzen naiz orri honetara pasatzen eta oraingo hau beste bat gehiago.
Jon Egiguren
-----------------------------------------------------------------
Danbolin aldizkariak argitaratua
Aizarnako maisu izandako Placido Navasen agiri-bilduma Zestoako Udalari eman diote dohaintzan.
Maiatzaren 27an, Placido Navas Aizarnako maisu izandakoaren oinordekoak Hainbat agiri eman zizkioten dohaintzan Zestoako Udalari.
Navas 1934tik 1938ra bitartean izan zen maisu Aizarnan Cadizetik etorrita.Garai zailetan egin zuen lana Navasek. Batetik garai hartako eskolek. Garai hartako eskolak baldintza eskasak, konponketak egiteko udalak zeukan aurrekontu eskasagatik. Bestetik, Cadizeko puntatik etorri,euskaraz hitzik ere jakin gabe, eta hemengo ikasleekin muga handiak aurkitzen zituen.Baina, batez ere, orduko egoera politikoak sortu zizkion egoera latzak;gerrak Zestoan arrapatu zuen Navas, eta hainbat gorabehera izan zituen,1938an bere sorterrira joan zen arte.
Navas 1960ko hamarkadan hil zen, eta hainbat paper,argazki eta material utzi zituen,1990 hamarkadatik aurrera haren biloba Antonio Garcia material hura guztia aztertzen hasi ze, eta horrela konturatu ziren gauza asko zeukala gordeta Aizarnako egonaldiari buruz: gutunak, argazki mordoxka bat era askotako idatziak…. Horrela bada,materiala Zestoako Udalari dohaintzan ematea erabaki zuten oinordekoek.120 dokumentu eta edota irudik osatzen dute funtsa. Orain, Zestoako Udaleko Artxibo Historikoak agiri ohien inbentarioa egingo du lehendabizi, ondoren dohaintza legeztatu egingo da eta, azkenik, pixkanaka-pixkanaka agiriak ikertzen joan ahala,jendearentzako ikusgai jarriko dira.