Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Mikel Legorburuk jasotakoa.

Badira urte batzuk Mikel Legorburu Arzamendi jaunak, Aizarnako oilasko biltzeari buruz liburuxka bat idatzi eta Eusko ikaskuntzaren laguntzaz argitaratu zuela. Liburuxka honek, argi eta garbi azaltzen ditu egun honetan herriko gazteek egiten dituzten ibiliak, dantzak, kantuak, aurreskua eta abar.

Baliteke egun hau zezenketak bezala jaietako ospakizunetatik desagertzea, baina hala ere lasai egoteko moduan gaude, egoki jasota daukagu behintzat eta.

Liburuxka hau etxez-etxe banatu zen auzoan eta denak izango dugu aleren bat jasota. Dena den gaur egun liburu gehienak digitalizatu egiten dira eta hau ere digitalean ikusgai dago Eusko Ikaskuntzako web orrian.

Gehienak ahaztu xamarra izango dugu liburuxka honen edukia eta egin diezaiogun berriro begirada txiki bat.

Ikusteko egin klik helbide honetan.http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/cuadernos/articulo.php?o=8947

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>