Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Martin Estanko

“Sasoia joan da gero” izenburua duen Uztapide bertsolariaren liburuaren berririk ez nuen, lagun batek bere edukiaren berri eman eta irakurri nuen arte. Liburua 1976. urtean argitaratu zuen eta zati batean Aizarnako gizon baten bizitzako ibili eta bitxikeriak azaltzen ditu. Badirudi ezaguna baino zerbait gehiago ere bazuela gizon hau Uztapidek.

Martin Estanko deitzen dio gizon honi eta Aizarnan estankoa eta ostatua zituela esaten du. Nik ez nuen ezagutu gizon hau, baina Martin eta Estankoa aipatu ondoren, denok dakigu nongoa zen. Aizarnako denok behintzat, bai.

Bertsotan etxe honetako balkoitik askotan kantatu zuela esaten du, eta seguru bazkari bapoak ere egin zituela bertan. Bertsolari askok bezala, Uztapidek ere egoki kontatzen ditu gizon honen bizitzako gora-beherak.

Liburuak dionez, ofizoa ikastera Aizarnatik Donostira oinez joaten omen zen, astelenean joan eta aste bukaeran itzul,joan etorri luzeak egin zituen, baina ez dut uste alferrik egin zituenik, ofizioa ondo ikasi zuela ematen baitu.

Argazkian ikusten den dokumentu honetako lanak egiten, bera arduratu zen 1899. urtean. Dokumentuan eskola zaharrak eta maixu etxeak berriztatzeko planoa eta presupuestoak ikusten dira.

Pasadizo politak dira kontatzen dituenak eta Aizarnako gizon baten ibili eta historiak direnez, ezin ditut azaldu gabe utzi, eskuratu ostean.

Jon Egiguren

============================================================

Sasoia joan da gero liburutik.

--------------------------------

MARTIÑ ESTANKO

Martiñ Estanko esaten genion guk. Aizarna'ko gizon bat zan au. Martin Mujika zituan izen-abizenak. Martiñ Estanko, etxeak ematen zion izena zuan. Etxean estankoa zuten eta ostatua denbora berean.

Makiña bat aldiz bertsotan egiñak gaude etxe artako balkoitik Basarri ta biok, ta pozak joan ere egiten giñan gaiñera. Ain zan etxe konpiantzazkoa. Ta Martiñekin itzegiteagatikan ere, pozik joango giñan. Ain zan gizon iztuna eta jatorra ura.

Aizarna'ko kale-kalean zegoan etxe ori; plazan bertan. Orregatik egiten genduan guk ango balkoitik bertsotan.

Istori aundiko gizona zan Martiñ ori. Opizioa ere Donostia'n ikasi zuala esan izan zuan berak. Amazazpi urterekin asi omen zan, da orain bezelako aukerarik etzan izango orduan automobillakin ere joan da etorri egiteko, eta oiñez egin bear joan da etorri.

Aizarna'tik Donosti ez dago gero atzaparrean, Opizio bat ikastera oiñez ibiltzeko. Asi ta bukatu alaxe egin zuala esan oi zuan, da etzan gizon gezurtia Martiñ. Esan bezela, astelenean oiñez etorri Donosti'ra, eta larunbatean atzera oiñez jira. Amak biderako jana jartzen zion lenengo aldetik: lauko ogiaren erdiarekin jartzen omen zion, eta ura askotan Donosti'ra baño len bukatu egiten omen zitzaion. Eta gero osoa; andik ere ez det uste asko sobratuko zanik.

Gizon aundia zan ura. Guk ezagutu genduanean, eun da bost kilotik eun da amarrera izaten zan. Apetito aundikoa gaiñera. Zato ardoa ere beti izaten zuan berekin. Lau ta erdiak edo bostetan irten Aizarna'tik, eta Iau ordu bear izaten zituan Donosti'ra etortzen. Orio'ra bi ordu, eta andik Donosti'ra beste bi ordu.

Atajoak ondo billatuta idukiko zituan arek: Aia'ko mendi oietan barrena Orio'ra, eta gero andikan, or Mendizorrotz'en barrena, Igeldo'tik edo orrela izango zan aren bidea.

Alegiña moztuta ere, naikoa Iuze izango zan. Azkar ibilli bear, lau orduan Aizarna'tik Donosti'ra etorriko bada. Zaldi-kotxe oietakoak ibiltzen omen ziran Orio'tik Donosti'ra, eta, aiekin batean Orio'n ateratzen bazan, Donosti'ko Antigua'n Martiñ aurretik iza ten omen zan. Beste gertakari bat ere bazuan pasia Martiñek bide orretan. Aizarna'ko ezkonberri batzuek arekin etorri bear zutela Donosti'ra, eta aste len batean alkarrekin irten omen ziran.

Eta Martín zatoarekin ikusi zutenean, artu omen zuten berak ere zatoa, eta sarri samar bidean ikutu egingo zioten da nobioa zelebre jarri. Nolabait ere, alkarri Iagunduta- edo, Donosti'raño etorri omen ziran. Gero kontuak Donostia'n: Martin bera nobio egin bearrean gertatu etzanean,kontentu.

Orain San Martin'go plaza dagoan toki orretan, basarri bat omen zegoan orduan, eta Barrio Gros orain dagoan toki orretan, beste etxe bat bakarra. Donosti'k etzuan oraingo itxura aundirik edukiko, arek esa ten zuanez. Buen Pastor'ko katedrala ere orduantxe asi omen ziran egiten. Orain larogei ta bost urteko kontuak dira auek. Bi urte pasiak egin zituan Martiñek, Aizarna'tik Donosti'ra joan da etorri, opizioa ikasten. Arotza zan. Lertxundi ta Zaldua'rekin ikasi zuan arotzean. Bertan gelditu nai izan zuten, baña Aizarna'ra joan zan ostera. Zer deskantsua artuko zuan, opizioa bukatu zuanean! Geroztik beti arotzean lana izaten zuan, ta beti zintzo jarraitu zion bere lanari.

Gero, esposatu egin zan. Andrea Oikia'koa zuan, elizaren ondoko etxe batekoa; Etxetxo edo ez dakit nola esaten zioten ere. Bere senideak Txabola'n eta Lasalde'n eta etxe oietantxe bizi izan ziran.

Amaika seme-alaba izan zituzten: sei seme ta bost alaba. Oraindik zortzi bizi dira; irudira illak, da zeruan gerta ditezela.

Martiñ alaba zarrenari errietan asitzen omen zan iñoiz eta andreak ala esa ten omen zion: -Biok berdiñak zerate zuek! -Eta zuk ala nai! -Martiñek atzera. Errietan asitakoan ere, gizon serioa izango zan ura; baiña batere errietarik egin gabe amaika seme-alaba azitzen, ez da errez.

Gu Zestua'ra periara illero joan oi giñan, -illaren azkeneko asteazkenean izaten zan peria-, eta askotan biltzen giñan an Martiñekin.

Ura basoak erosi ta saldu ta orrela ibilli oi zan, da nik ere iñoiz baso koxkor batzuek erosten nituan da arek kontseju onak ematen bazekian. Litro erdiren bat ardo atera eta jarriko zan patxara ederrean, da orduan arekin itzegiteak poz ematen zuan. Beti erakutsi egiten zekian arek.

Zenbait gizatxarrek kontra erakutsiko dizu, baña arekin etzegoan olako bildurrik. Izketan patxara ederrean jarduten zekian arek. Gizona ona alakoari esan izan diot nik. Baña, aserratzen zanean, bera ere ez omen zan gozoa. Bera arotza zan da egur neurtzen ere ibiltzen omen zan, besterentzat ere, batzuetan. Ura egur neurtzen ari bazan, etzuan ez saltzalleak eta ez erosi zituan arotzak ere aitzaki aundirik izango. Gizcn jatorra zan ura ta zuzena. Baña bein Zarautz'ko arotz batekin aserretu omen zan. Beti aitzakia ematen ari omen zan da aspertu zan entzuten. Koloreak zuritu omen zitzaizkion eta egur neurtzen zebilkian zinta utzi omen zuan. Berak neurtzeko esan omen zion.

Da ezetz; alakorik etzutela bear da jarraitzeko neurtzen; berriz ere alkarrekin tratatzeko moduan partitu bear zutela-ta. Ezetz Martiñek: sekula geiago alkarri itzik egiteko moduan etzutela partitu bear, da ez omen zion geiago aitzakirik eman. Esaera bada gizonik onena dala txarrena bein aserretu ezkero, ta ez da gezurra. Orain nerekin bizi dan anaia onek-eta, egin zioten baso bat Martin Mujika edo Estanko orreri. Piñudi bat zan, da bota ta zuritu egiteko kargua zuten artua, eta alaxe egin ere.

Ura baño gustoragoko nagusirik ez duala beñere izan esan oi du beti, basora joaten zanean, zatokada bat ardo eramango omen zuan baso-mutillentzat, eta egindako la- narentzat beñere aitzakirik ez omen zuan izaten arek. Gizon atsegiña zala makiña bat aldiz aditu diot gure anaiari.

Atzenean bukatu omen zuten basoa eta neurtu egin bear egurrak; metro kubikoa onenbesteko batean omen zuten tratua egiña eta zeñekin neurtuko ote zituan, ba, Martiñ Mujika orrek. Eta berak neurtzeko, nai baldin bazuan beintzat, esan omen zioten mutillak; eta alaxe neurtu ere.

Baña kontzientzira lana egin omen zuan arek. Zenbait gizonek, beretzat izan edo beste batentzat izan, berdin egingo du lana. Alakoak ez balira danak. Ura gizon serioa zan.

Merienda ederra eman omen zioten neurtu zituztenean, eta kontuak egin eta pake ederrean etxera. Nik gizon danak onak ditutela esan didate, lengo liburua ikusi dutenak, eta arrazoia berealaxe emango dizut, irakurle, zergatik dan ori.

Ni bere bizitza esaten asten naizenean, gizon aukeratua da ura neretzako, ta orregatik beartua nago ondo itzegitera. Baña, ondo itzegiten badet ere, gauzak diran bezela esatea gustatzen zait, eta auek alaxen dira. Julian Elorza ta Inazio Perez-Arregi jaunak oso lagunak omen zituan. Oiek biak lege-gizonak omen ziran.

Bein, Aizarna'n, auzia omen zeukaten basarritar batzuek Zestua'ko bañu-etxearekin, da baserritar oiek Martiñ Estankori laguntza eskatu omen zioten.

Ta zuzendua izango zan bere Donosti'ko lege-gizon oietara, Julian Elorza ta Perez-Arregi Donosti'koak baitziran, ta aiek lagundu ere bai eta auzia irabazi beintzat. Zestua'ko bañu-etxeak galdua izan bear zuan auzia. Terreno batzuek zirala medio zuten auzi ori, eta Aizarna'ko basarritarrak gelditu ziran beren terreno oie- kin, eta ala esan omen zuan Zestua'ko bañu-etxeko jerenteak, Don Pakok, Martiñengatik: Ese casero ilustrado nos ha hundido! Larogei ta amalau urte zituan Martiñek il zanean, da andreak larogei ta amar. Biak ere mundu-aldi ederra pasa zuten. Martiñ 1967'garren urtean il zan, da bere emaztea, berriz, bi urte lenago.

Urrezko eztaiak, berriz, Loiola'n egin zituzten, Etxaniz'en jan-etxean, ta jende asko izan zuten. Oso pozik gelditu ziran.

Gizon bat bazan Aizarna'n, askotan aditu izan niona: -Martiñ Estanko Mach'ill'ko semea izan balitz, gutxienez ministro egingo zan! Pio Baroja'ren adiña berekoa zan, da, Zestua'n sendagille egon zanean, ezagunpide aundia zuan Martiñek. Aizarna'n iñor beartzen bazan sendagillearengana, Martiñ an joango zan bere billa. Orrelaxe konpontzen ziran beti. Gero, Pio Baroja idazle pamatua izan zan. Zestua'n urte bete bakarrik egin omen zuan sendagille.

Martin, len esan degun bezela, apetito aundikoa zan, da sendagilleak gutxi jan bear zuala esanda zeukan. Baña etxean ostatua zuten, eta igande-goizetan, beti, mezetara joaterako gosari txiki bat eta bestea ateratakoan, da gutxienez libra bat ogi jaten omen zuan, da ezin egon jan gabe.

Batean, billoba txikia ta biak gelditu omen ziran, besteak lanera joanda, eta, biak sukaldean zeudela, ordurako ezindua izango zan-da, sillatik altxa ta maiera abitu omen zan. An, maiaren gañean, omen zeuden ogiak, eta artu ogia eta atzera sillara zijoala, erori egin omen zan sukalde aren erdi-erdian.

Billoba txikia kejatu omen zan, eta ez estutzeko esa- ten omen zion aitajaunak, laste etorriko zirala besteak-eta. Baña arek, besteak etoni ziranerako, ogi osoa jan omen zuan.

Len kilo asko eta apetito aundia, gizon zarrarentzat ez dira ondo etortzen; eun da bostetik amarrera kiloak bazan len-eta. Donosti'ra oiñez joaten zaneko sasoia eduki bazuan ... Berrogei ta bost edo sei kilometro egongo dira- eta. Baña gizona ez da betikoa; Jaungoikoa bakarrik.

Baña berak esaten omen zuan: arek jateko gogorik ez bazuan, berealaxe bukatuko zala ura. Seme bat sastrea dauka Donostia'n. Il aurreko igandean, joan omen ziran andrea eta biak bisita bat egitera. Ordurako etsia artuta omen zegoan, da semeak esan omen zion: -Berriz ere etorriko gera igandean! Eta: -Lenago etorri bearko dek, ni bizirik ikusi nai banauk! Eta ostiralean il omen zan. Berak esaten omen zuan iltzeko pozik zegoela, geroz ta gizatasun gutxiago ikusten zuala mundu onetan-da. Orain zortzi urte dira il zala; andrea il zala, amar. Bizia pranko luzea izan zuten, baña aieri ere bukatu, eta nik opa diet zeruan gerta ditezela.

(1).

IItzeko pozak jarria zegon.

aspertua zan bizitzen.

gazte zaneko gizatasunik.

ez baizuen ikusitzen.

arrokeria ugaldu eta.

umiltasuna gutxitzen.

Martiñek etzun iñolaz ere.

era orretan etsitzen.

(2).

Ikusi egin bearra zegon.

Martiñen gizatasuna.

alde batetik serio baña.

bazuen alaitasuna.

amaika al,diz nintzan berari.

izketan pozik entzuna.

gizona baizan alakoxia.

txorakeririk etzuna.

(3).

Larogei eta amalau urte.

igaro zitun munduan.

gaztia zala indartsua zan.

zugaitz mardulen moduan.

denbora pasa eziñik etzan.

alako baten onduan.

pasadizuak esplikatutzen.

ura asten zan orduan.

(4).

Martiñ Estanko sarri ikusi.

izan nuen nik serio.

len esa n degun gizatasuna.

galtzen ai zala merio.

alkar ikusi eziña zegon.

gero eta ugario.

Mujika'k etzun alakuentzat.

askok ainbat amorio.

(5).

Martiñek zuan gauza bat ona.

gizonen gixa itzegin.

al baldin bazan lagun urkoai.

ez ezertan e utsegin.

gorrotorikan txikienikan.

baldin bazuan desegin.

bere gogoko etzan gauzikan.

beste iñori ez egin.

(6).

Len ere esa n det amaika aldiz.

da esango det berriz ere.

guztiak ziran arentzat onak.

baña batzuk batez ere.

Martiñek zeñi etzekiela.

egiten zekin mesere.

borondatia dadukanari.

etzaio kosta ezere.

(7).

Gizona ona bel'ez danentzat.

iñoiz ez da zorigaitzik.

Mujika'k etzun atera izan.

iñoren aurkako itzik.

mesere billa bat juaten bazan.

etzan etorriko utsik.

gero egiteko etzun utziko.

egin al bazun laguntzik.

(8).

Martin Mujika euskalduna zan.

euskeraz bere mintzua.

ez dakit nola izan liteken.

alako gizon zintzua.

berrogei urte zenitularik.

etziñan gizon mantsua.

orain opa det izan zazula.

zeruetan deskantsua.

Joan artikuluen zerrenda osora>