Jose M Odriozola Onativia...(2)
**Orain dela denbora gutxi Jose Odriozola Oñativiarekin elkar izketa bat izan nuen**(Ikusi Danbolin, 2.007/ 09 /76, alea).Egiaz ametsa bakarrik izan zen zeren margolari,militar eta zientzilari izandako pertsonai ospetsu hau 1782.urtean jaio baitzen Aizarnan.
Ametsetan gertatu ohi den bezala,On Jose desagertu egin zen bat-batean eta ezin izan nuen elkarrizketa bukatu.Ezin aterako dugu berriro bere mundutik, pentsatu nuen, eta ezkutaturik egongo den artxiboetara jotzea hobe izango zela erabaki nuen.
Lehenik,Gipuzkoako herrietako bataio agiriak gordetzen diren Elizbarrutiko Atxibora joan nintzen.Pazientzia pixka batekin, aurkitu nuen bere vataio agiria, bere aita, Christoval ,Aizarnazabalekoa zen eta ama Maria josepha,Aizarnakoa.Aitaren aldeko aitona Julian,Aizarnazabalekoa, eta amona Magdalena de Cigaran, Itziarkoa, eta amona Agustina , Aizarnazabalekoa.
Donostiako Elizbarrutiako artxiboan, famili bereko beste bi bataio agiri aurkitu nituen, bat bere arreba Josepha Antonia-rena eta bestea Miguel Igancio bere anaiarena .
Familiak Madrilgo Reales Consejos delakoan lana egiten zuen abokatu bat zuen, Miguel Ignacio de Onativia delakoa. Bera izan zen ahalordez, Migel Ignacio ilobaren aita pontekoa. Seguru asko,osaba hark bideratuko zituen ilobak hemen egin ezin ziren ikasketak Madrilen egitera.
Sortu berri zen Real Academia de Bellas Artes de San Fernando delakoan. Artisau ofizioak irakasten zituen. Gainera, goi mailako margolaritza eta arkitektura ikasketetako prestakuntza eskaintzen zuen.
Real Academia de Bellas Artes de San Fernando delakoaren artxiboan ote zegoen Odriozolaren espititua. Akademiako matrikula liburuetan, bere lehenengo matrikula honela agiri da:12 de Febrero de 1796. Jose de Odriozola, natural de Cestona (Guipuzcoa)e hijo de Cristobal y de Maria de Oñativia, de catorce años de edad. Odriozola ez ezik,beste Zestoar batek ere,Agustin de Arregui delakoak, Domingo eta Maria Brigida de Ulaciaren semeak, Akademia hartan egin zituen bere ikasketak.
Egin beharreko ariketen arabera, Akademiaren ikastaroak izen ezberdinak zituzten. Akta agiriei jarraituz,, Odriozolak ikastari bakoitza ondo ganinditu zuen: 1.798Cabezas; 1.799, Figuras; 1.801,Yeso;1.802, Al Natural.
Yeso eta Al Natural delakoak arratsalde/gaueko ordutegietan ematen ziren. Gelak argitzeko candilones delako oliozko argiontziak eraabiltzen ziren. Ez zuten nahiko argirik egiten eta hobekuntza eskaerak ohikoak izaten ziren ikasleen aldetik.
1803an Odriozolak, beste ikasle batzuekin batera, eskutitz bat aurkeztu zion Akademiako Zuzendaritzari, uda garaian margolaritza gelara joateko baimena eskatuz.Egun argiz koloreak hobeto nabaritzen zirela esaten zuten.
Dirudienez, argi ezagatik gelan ezin izaten zuten margotzerako paleta erabili. Zuzendaritzak, udan, goizeko bostetatik aurrera gelara joateko baimena eman zien
Ikastaroak helburua Academico de Merito titulua lortzea zen. Titulu hark irakasletza, margolaritza eta margolan aditu lanbideak eskaintzen zituen.Akademiak, hiru urtetik behin, lan onenak saritzeko lehiaketa bat antolatzen zuen.
Odriozola, 1805, urtean, Margolaritza Leiaketara aurkeztu zen beste 27 ikasleekin batera .Bi ontzetako urrezko domina zekarren maila goieneko bigarrean saria. Sari agirian zestoarra zela argi azaltzen da.Odriozolak Franzisko de Goya eta Francisco Bayeu margolari ospetsuak ezagutzeko zortea izan zuen, eta beraiekin margoak aurkeztu zituen 1806urteko Erakustaldi berezian.
Zoritxarrez, Odriozolak ezin izan zuen titulua lortzeko azkeneko probak pasa jarraian. Napoleonek Iberiar penintsula inbaditzea eta vere anaia Jose Bonaparte errege izendatzea erabaki zuen, 1808.urteko maiatzaren 2an (aurten betetzen direlarik berrehun urte) hasi ziren Madrilen herri matxinadak frantsesen aurka.
Garai zailak ziren. Irakasle batzuek frantsesen alde jartzea erabaki zuten eta beste batzuek erbesteratu beharrean izan ziren.Aurrera jarraitu zuten irakasleek, Akademiako bidean zihoazela, kaleko erasoen. Garai hartako kronikak esaten dutenez, ikasleak arkatzak zorrozteko eramaten zituzten labanak arriskugarriak izan zintezkeen irakasleen aurka. beldurra zuten.
AzkeniK, Akademiak itxi egin zituen ikasgelak. Odriozolak arriskuan ikusi zuen bere tirulua.Noiz izango ote zuen azken frogak gainditzeko aukera. Frantzesen aurka izatea aukeratu zuen, eta Jose Bonaparte eta frantsesen inbasioaren aurkako herri milizietan izena eman zuen.
Guda garaian, artilleriari militarra bihurtu zen. Cadiz inguruan, larri zauritua izan zen aldakan.Gertaera hark, eskola militarretan irakasle izatea bideratu zion.
Guda ostean, Akademiako ikastaroak berreskuratu ziren 1814. urtean Academico de merito titulua lortzeko probetara aurkeztu zen. Egindako margolanegatik eta azaldutako jakinduriagatik, Akademiako Kontseiluak titulua onartzea erabaki zuen.
Ez zuen bere lanbiderako titulu haren beharrik izan, zeren militarra baizen. Margolaritzako zaletasuna bere bizitza osoan gorde izan zuen.Horregatik, 1847 . urtean ,Akademiak Academico de Numero izendatu zuen. Lortu zitekeen ohore handiena zen.
Eta orain, non ote dira ezkutaturik Odriozolaren margolanak.Erakustoki bateko biltegi ilun baten?.
Margolan horiek bilatzeko ikerketetan, orai dela gutxi eginiko erkusketa batyen berri izateko zortea izan nuen (2003 urtea). Bertan Odriozolaren margolan sari irabazlea aurkestu zen.Erakusketa, Fundacion Santander delakoak antolatu zuen. Margolanak Carlos III funda las colonias de Sierra Morena zuen izena.
Gaia zera zen: Carlos III erregeak, Despeñaperros mendatean zehar, Andaluziako errepide nagusia erakitzeko agindua eman zuen eta horretarako, bidea bidelapurrez garbi egon behar zuen. Alemaniatik ekarri zituzten kolonoak sortu berri ziren herri batzuk jendeztatzera, eta erregeak lurrak eta lan tresnak eman zizkien.
Hiri nagusia, La Carolina izendatu zen.(Herri berri haien egitura garai hartan eginiko Iraetakoaren antzekoa zen, kale zuzenak eta etxe berdinak errenkan).
Odriozolaren margolaritzari buruzko ideiak, 1831. urtean argiraratu zuen liburu batean jasoak daude.Liburuaren deitura Ensayo sobe la ciencia y el arte del dibujo da.Eskuetan dut liburu hori eta bertan, beste gaien artean, hau esaten du:Estoy seguro de que, entendidas las cortas lecciones que como apasionado de las artes les ofrezco, no hallaran dificultad alguna en dibujar las composiciones mas dificiles que la naturaleza o el arte les pueda presentar; pues la cuestion esta reducida siempre a situar un punto en el cuadro debidamente.
Hemen uzten dugu Odriozola, margolaritzari buruzko bere liburuan ezkutatuta. Berak dioenez margotzea erraza da, puntu bat bere lekuan ezartzea besterik ez da. Ea bada, aurrera! Denok margotzera.
Eta hurrengo emanaldiaren arte: Odriozola Matematikoa.
Julian Serrano
Danbolin aldizkariak argitaratua