Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Loiolako Ignazio ezagutu zuen Aizarnarra.

Loiolako Ignazio Donea Azpeitian jaio zen 1491. urtean eta Erroman zendu 1556ko uztailean. Oso gaztea zela Loiolako jauregitik bidali zuten Arevaloko gotorlekura, gizon armadun famatua izateko asmoarekin.

Soldadu egin ondoren Azpeitiara ere bidaiatzen zuen eta beti armadura jantzita ibiltzen omen zen herriko kaleetan, hala esaten dute behintzat honen bizitza kontatzen duten argitalpen batzuek. Armadura jantzita edo ez Inauteri gauean irten omen ziren bere anaia Pedro eta biak, aurrez antolatuta zuten ekintza gauzatzera.

Ekintza katalogatzerakoan, izen txarreko gaiztakeri handiak aipatzen dira auzi-paperetan Paperetan ez omen da azaltzen zer bortizkeri egin zuten, hau ondo ezkutatu dute, baina arma gizona izanik okerrenak pentsatuta ere baliteke txiki gelditzea. Hau dela eta justizia atzetik zuela ihes egin zuen Azpeitiatik.

Elizak, beti esan du damutzen diren bekatari guztiak dutela berriro lekua bere etxean, Iņigok ere damutu ondoren badu berea eta ez nolanahikoa gainera.

Dena den, ez da nire helburua Iņigoren gaiztakeriak hemen aipatzea, inguru hauetan ez dagoelako hauen berri ez dakienik. Iidatzi honekin nahi dudana, Iņigo aldarerako bidean zegoela Aizarnar batek egin zituen adierazpenak azaltzea da.

Loiolako Iņigoren bizitza idatzi duenetako bat, R. Garcia Villosladak dugu. Liburu honetan lekuko bat baino gehiago aipatzen dira Iņigo aldarerako bidean zegoela deklaratu zutenak eta hauen artean Aizarnar bat ere bai. Galdeketa honetan Andrés de Oráa bezala azaltzen du bere burua, gutxi gorabehera 88 urte dituela aitortzen du, Aizarnakoa dela eta Iņigo ondo ezagutu zuela ere bai.

Iņigoren sermoi batzuk entzun zituela eta inguruko herrietatik ere jende ugari hurbiltzen zela honen hitzak entzutera. Ahots fina, eraginkorra eta barrena sartzen zen horietakoa zuela. esaten du Aizarnarrak.

Honen sermoien eraginak bide zuzena hartzera jende asko bihurtu zuela eta batik bat Azpeitiko hiru emakumek egin zutena aipatzen du: hauek bizimodu errazekoak eta munduzaleak izanik, Erromara irten omen ziren erromes Iņigoren hitzek konbentzituta. Berauen izenik ez du gogoratzen, hau gertatu zen garaitik denbora asko igaro zelako.

Ez hori bakarrik, Iņigoren hitzek jokorako zegoen bizio eta beste griņa txar asko ere alde batera uzten asko lagundu zutela.aitortzen du.

Liburu honen bitartez badakigu Aizarnar honek lekuko bezala deklaratu zuela Iņigo aldareratzeko bidean. Gizon honen izen abizenak bakarrik ezagutzen ditugu, beste deskribapenik ez duelako ematen liburuak eta gehiagorik ezean honekin konformatu behar.

Aizarnako pasadizo zaharrak ezagutzen zerbait lagunduko duelakoan, behean azaltzen dut liburutik kopiatuta, gizon honek deklaratu zuena.

==============================================================

IGNACIO DE LOYOLA UN ESPAŅOL AL SERVICIO DEL PONTIFICADO.

Autor: R. GARCIA VILLOSLADA.

interrogado el testigo Andres de Oráa, vecino del lugar de Aizarna,juridiscion de la villa de Azpeitia, dijo ser de edad de ochenta y ocho aņos, mas o menos, y conocio al P. .Ignacio. Y este testigo le oyķ algunos sermones, y vio que muchos vecinos de la dicha villa y comarcas le iban a oir; y se acuerda que el dicho P. Ignacio tenia la voz delgada y sus palabras penetrativas y eficaces; y con el modo de su predicacion persuadia a devocion y aborrecimiento de los vicios y pecados; y se percibia su palabra en gran distacia de camino; y fue publico que con sus sermones y placticas y sanetidad de vida se emndaron muchas personas, hombres y mujeres, y se apartaron de sus tractos deshonestos y escandalosos. En especial se acuerda de tres mujeres mundanas, que arrepentidas de su mal vivir, salieron para ir en romeria de la villa a Roma y otras partes; y aunque las conocia por el nombre a cada una dellas, con el largo tiempo que ha que paso lo susodicho, se le han ido de memoria; y asi bien es cierto y verdad que con sus sermones y reprehensiones que hacia, se dexo el juego y tablajerias y otros vicios.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>