Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Loiolako Ignazio Aizarnara bidean galduta

Loiolako Iñigok Parisen egiten ari zen teologia ikasketak utzi eta Azpeitirako bidea hartu zuen 1535. urtean. Bidaia luze hau, zaldi txiki baten laguntzarekin egin zuen eta urte bereko apirilean iritsi zen Azpeitira.

Azpeitira bidaiatzeko argudioa, herrian zuen gaizkile fama garbitzea omen zen. Gaztetan bortizkeriak egin zituenez ulertzekoa iritzi hau izatea. Ez dakit lortuko zuen, idatziek diotenez harrokeria handiarekin ibilitakoa baitzen herrian.

Bertsio bat baino gehiago dira idatzita gizon honen bizitzaz eta Azpeitira egin zuen bidai honek ere izango ditu seguruenik.

Bertsio batek dioenez Loiola Jauregiko anai Martinek, sarrera ospetsua antolatu omen zion bere itzulerarako: prozesio luze bat, bertan elizgizon, zaldun eta herritar ugari zain zituela herriko sarreran.

Bertsio hau gezurtatu egin zen XIII. gizaldian, eta gaur egun ezagutzen duguna argitaratu zen. Anaiak egin nahi zion etorrera ospetsua ez omen zuen onartu Iñigok, eta gizon xume edo behartsu baten erara sartu omen zen Magdalenako Erruki Etxe edo ospitalera.

Azken bertsioa egia bada, badirudi garai bateko harrokeriak bidean utzita itzuli zela herrira.

Etorrera honetan lehen aldiz Baionan ezagutu omen zuten eta Donostia eta Irun zeharkatu ondoren, Iturriotzeko ostatuan ondoren. Hau jakin ondoren bere anaia Martinek berehala bidali omen zituen zaindariak etxera ekartzeko, baina ez zituen onartu eta Ignaziok bakarrik jarraitu omen zuen Komizolatz aldera.

Komizolatzetik zuzenean jaitsi balitz bertan zuen etxea, baina Etumetara iristean bidea aldatu eta Aizarnara abiatu omen zen. Beharbada Santa Engraziko ermitara igo nahiko zuen, etxera sano eta salbu iritsi zelako Santari eskerrak ematera. Agian Aizarnako elizara jaitsi nahiko zuen, herri zahar honen eliza ondo ezagutuko baitzuen.

Baita ere posible da Alzolaras Jauregira bisita egin nahi izatea, etxe honek hartu-eman zuzenak baitzituen Loiolako Jauregiarekin. Batek daki.

Dena den, idatziak dioenez galdu egin omen zen Aizarnarako bidean. Behar bada Aztui baserria dagoen maldatik abiatuko zen eta malda honetako basoetan galtzea ez zen arraroa izango.

Aizarnako baserri batean limosna bezala janaria eskatu omen zuen; baserri honen izenik ez dute aipatzen, baina gustura jakingo nuke zein den. Baserri honen izena jakinez gero hobeto zehaztuko genuke egin zuen bidea.

Zerbait eskainiko zioten baserri honetan, Aizarnan borondate oneko jendea baita eta Loiolatarra zela jakinez gero gehiago oraindik. Mokadua egin ondoren baserri honetako biztanleek erakutsi omen zioten Aizarna eta Lasaorako bidea.

Ez dakigu ermitara edo Aizarnara iritsi zen, nik baietz esango nuke biak bisitatu zituela. Jarraian litekeena da Kalbariotik Trukumanerako bide hartzea eta Elarritza baserri ingurutik Lasaora irtetea. .

Goian aipatu bezala, gizon honen bizitzak, bertsio bat baino gehiago ditu, gaztetan eta Azpeitian bortizkeriak egin zituela badakigu, nahiz eta gero Santu egin. Aizarnako bideak zeharkatu zituela ere bai Paristik itzultzean, nahiz eta bide hauek egiaztatu ezin. Idatzian irakurritakoak aztertu ondoren eta bailara ondo ezagutzen dudanez, nik ere egin dut itzulerako bertsio txiki bat eta egiaztatzea balego ez nintzake oker ibiliko.

Nik ez dut inon irakurri, baina entzun izan dut, Lasaoko jauregian arreba bat zuela ezkonduta eta honi bisita egitera jaitsi omen zela. Atseden txiki bat hartu ondoren, Urola ibai ertzean Izarraitz eta Arauntza mendi artean bidaiatuz iritsi omen zen Magdalenako Erruki Etxe edo sendategira. Bidaia osoa berarekin egin zuen zaldia oparian utzi omen zuen etxe honetan.

Iritsi eta hurrengo egunetik, etxez-etxe limosna eske ibili omen zen hiru hilabetez edo, berriz Europarako bidea hartu zuen arte.

Oharra: goian ematen ditudan datu hauen oinarriak “La venida de San Ignacio, desde Paris a Azpeitia”, P. Victoriano Larrañagak idatzi zuen liburutik jasota daude eta pasarte batek honela dio:

Quería evitar un espectáculo anhelaba pasar inadvertido. No debía de conocer bien el camino que acababa de elegir y que aún todavía conserva la tradición de su paso. Porque Ignacio se perdió por el monte, en dirección al pueblo de Aizarna.

Cuando el hijo de la casa-torre de Loyola llamó a la puerta de un caserío pidiendo comida de limosna, los caritativos habitantes le indicaron que se había extraviado y por donde debía continuar

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>