Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Lehen idatziak euskaraz

Euskarak gaur egun dituen eremuak txiki gelditzen dira garai batekoekin konparatzen baditugu eta lehen euskara erabiltzen zen toki hauetan orain Gaztelania da nagusi. Naiz eta gaztelania nagusitu harremanetan, badira ordea oraindik herri eta leku asko euskaraz jarraitzen dutenak.

Leku hauetako bat San Millan de la Cogolla ingurua dugu, hemen aurkitu zituzten euskaraz idatzitako lehen testuak eta esan behar testu hauek XXII garren gizaldian idatzitakoak direla naiz eta XXgarren gizaldian aurkitu.

Erromatarren garaitik hasita Latina zen idazteko erabiltzen zen hizkuntza nagusia penintsula osoan eta latinarekin batera euskaraz idatzitako testo hauek azaltzeak garbi erakusten du euskara zela harremanetan erabiltzen zen hizkuntza bakarra lurralde honetan . Euskarazko testu hauek idatzi ziren garaian Nafarroako Erresumaren barruan zeuden Errioxako lurralde hauek, nahiz eta berehala Gaztelako erresumak bereganatu zituen eta ondorengo gizaldian azaltzen dira gazteleraz idatzitako lehen testuak. Bi hizkuntzetako lehen idatziak hemen azaldu izanak agerian jartzen du nolako kultura maila zegoen Monasterio honen barruan.

Errioxako lur zabal hautara bidaiatuz Monasterio honetara bisitaldi bat egiteak merezi duelakoan nago, garai bateko euskararen eremu hauek ezagutzeko eta bertan jaso nituen argazki eta bideo txiki hau erakusten dut behean, bailara eta monasterio hau pixka bat ezagutzeko.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>