Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Legebiltzarrerako hauteskundeak Aizarnan

Legebiltzarrerako hauteskundeak ( 2009 )

MAHAIKO ARDURADUNAK

Eusko Legebiltzarrerako bozketak Aizarnan eman duten emaitzak dira hemen azaltzen ditudanak, emaitzak hartu bezain azkar atera ditut orrira, eta akatsen bat balego bereala ahaleginduko naiz zuzentzen.

Lehia gogorra ikusi dugu kanpaina honetan, alde batetik Ibarretxe EAJ alderdiko hautagaia eta Patxi lopez PSE-EE alderdikoa bestea. Biak dira ematen duenez aukera haundienak dituztenak Jaurlaritza osatzeko, gero ikusi egin behar zer gertatzen den.

Eguna eta bozketa arazorik gabe igaro da, eta oraingoan eskola berrian jarri dute bozketarako mahaia, kutxatila zaitzen duten ordezkariak leku egokia izan dute oraingoan berogailu eta guzti.

Hemen behean azaltzen diren emaitzak dira mahai honetan zenbatu diren botoak.

EAJ-PNV...............................................100

EA....................................................22

ARALAR................................................21

BERDEAK...............................................1

EZKER BATUA...........................................5

PSE...................................................14

PP....................................................2

Baliogabeak-3DM.......................................66

Baliogabeak-zuriak....................................2

BALIOGABEAK...........................................2

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>