Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Legebiltzarrerako bozketa. (2012)

Euskal Autonomi Erkidegoan bozketak ospatu dira Legebiltzarra osatzeko, lau urterako osatzen da, baina oraingoan zerbait aurreratuta iritsi dira. Bozketak aurreratzearen arrazoia nabaria da, PSE alderdiaren gobernuak zailtasunak zituelako 2012garren aurrekontuak onartzeko.

Lehen osatuta zegoen legebiltzarrean alderdi denak ez zeuden ordezkatuta,ezker abertzalea legez kanpo zegoelako, oraingoan arazorik gabe denak aurkeztu dira. Bozketa hauek egoera berrian ospatu direla esan beharra dago, indarkeria urrun dela eta alderdi guztiak barruan direla.

Bozketa hauen emaitzak, aldaketa eragin dute legebiltzarrean, Konstituzionalisten gehiengoa izatetik, Abertzalea izatera pasatu da. Demokrazian herriak aukeratzen ditu bere ordezkariak eta hauen artean aukeratutako gobernua jartzen zaigu agintean. Ea lege aldi honetan uxatzen dugun krisiak ekarri digun egon ezin hau.

Bozketa hauetan eta ezkerra sentitzen denak kezkatzeko egoera bat ere ikusi duela esango nuke, bi alderdi txiki eta bakoitza bere aldetik aurkeztu izanak, hiru legebiltzarkide lortu beharrean ezer gabe gelditu dira, boto pila zabortegira.

Ezkerreko alderdietan askotan ikusten dugun akatsa da hau, desberdintasun txikiak gainditu eta elkarrekin aurkeztu beharrean, banaduta aurkezten dira askotan.

Nire ikuspegia azaldu ondoren, Aizarnako hautestontzian eta Zestoa osoan batu diren botoen zerrenda azalduko dut.

Ea emaitzak denen helburuak asetzen dituen.

======================================================

Botoak------Aizarnan---------234 ------Zestoa osoan----------1924

EH-BILDU----Aizarnan---------141-------Zestoa osoan----------996

EAJ-PNV-----Aizarnan----------73-------Zestoa osoan----------748

PSE-EE------Aizarnan----------12-------Zestoa osoan------------7

UCE---------Aizarnan----------1--------Zestoa osoan------------1

EB-B--------Aizarnan----------1--------Zestoa osoan-----------18

PUM+J------Aizarnan----------1--------Zestoa osoan-------------5

P-P---------Aizarnan----------1--------Zestoa osoan------------19

UPyD--------Aizarnan----------0--------Zestoa osoan-------------6

Joan artikuluen zerrenda osora>