Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Landa eremua eta baserria

Askoren ahotan dabilen gaia da, landa eremuetako baserritarrak bizi duten egoera eta aurrera jarraitzeko duten zailtasuna.

Begiratu baserriko belaunaldiak izan duen hausturari, gazte gehienak beste lanbide bat hartzera bultzatu ditu egoerak, baserriko jarraipena alde batera utzi eta kaleko lantegietara joan dira gehienak.

Nire iritziz, urte gutxitan industriak izan duen garapena izan da egoera honetara bultzatu gaituena eta hau ez da amaitu, gero eta alde handiagoa ikusten da bien artean. Honi gehitu behar zaio atzerriko produktuen eragiten diguten lehia bortitza.

Lurrak lantzeari utzi eta pinudiak ekoizteari ekin zion baserritarrak eta hara-nola, diru inbertsioak gehi lan pila bat egin ondoren, ez du ekoizpen askorik jaso azken urteetan.

Nekazaritzarako guk ditugun lurrak baino egokiagoak dituzten lurraldeak asko dira, eta ekoizpen handiagoarekin gainera. Teknologia oinarritzat hartu eta kudeaketa aurrerakoi bat egin ezean, zaila ikusten dut hauei aurre egitea.

Berandu bada ere hasi dira erakunde publikoak bertan egiten diren produktuak bultzatzen, beharrezkoa niretzako, baita ere kontsumitzailea mentalizatzea bertako produktuak erostera. Baina lehiakortasuna lortu ezean, zailtasun handiak izango ditu lehen sektore honek egoera gainditzeko.

Dena den, sektore publikoak baditu teknikariak arazo honi aurre egiteko eta espero irtenbidea aurkitzea, landa eremu osoa sasiak tapatzerako.

Arazo honi begira osatutako bertso sorta polit bat ere ezagutzen dut eta behean argitaratzen ditut berauek. German Zelaia bertsozaleak osatutakoak dira eta gai bera jorratzen duenez, irakurtzeak merezi duelakoan nago. Zalea bazara, kantatu ere zergatik ez?

Jon Egiguren

==================================================================

AIZARNAKO KONTUAK.

Doinua: Orioko balearena

1- Gure baserritarrak---------2 Mendian botatako
ez dabiltz eroso,-----------------hainbat pizti arrotz,
gainditu ezinezko----------------moko,atzapar-luze
hamaika arazo,------------------eta agin zorrotz
ezker eta eskuin-----------------azeri,zapelaitzak,
denetik eraso,-------------------miru ta katamotz
ta oraindik ez dute--------------usterik gutxienean
ukabilik jaso---------------------oilotara datoz
.

3- Basoan ihartu da-----------4 Basoa ez da garbitzen
hainbat zuhaitz mota,-----------inoiz bere kasa,
zumar, gaztain ta pinu----------estereoko euro bat
denak gaitzak jota,--------------subentzio tasa,
edo bestela esanda--------------eta gero kalean
igual gaitza bota,----------------ezin dute pasa
zenbaiti ez baitzaio--------------konponbideak ez du
askorik inporta.------------------ematen erraza
.

5-Aginte makilakin-----------6 Gizalditan jardunak
zenbait txoropitto,--------------gorputz ta anima,
ta inguruan beste---------------baina ezin mantendu
hainbat lagun pintto,------------zeukaten sistima,
lana eginda ezin-----------------nahiz ta baso garbiak
bada egin kitto,------------------guztiok estima,
ustel bitez guztiak---------------hontara iristea
ta sasiak itto.--------------------ez alda lastima
.

7- Arazoari aurre
nola egin litekeen,
sokan azken lakaina
ez bada nahi eten,
horra proposamen bat
hortik nola erten,
korapiloa askatu
mahai inguru baten
.

GERMAN ZELAIA

Joan artikuluen zerrenda osora>