Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

LEKUONAREN IRITZIAK

Eusko ikaskuntza erakundeak, Heuskal herriko historia eta geografiari buruz argitaratu zituen lanen hartean, Zestoa sortu sortu zen garaiko egoeraren iritziak ematen ditu Manuel Lekuonak idatzi honetan.

Idatzi hau 1984 urtean argitaratua dago, eta lan sakona egiña dagoela ematen du gañera gertaera honi buruz.

Herabilitako dokumentazio bakarra erregeak eman zuen baimenaren karta da nik ikusten dudanez, badirudi beste dokumentazio asko ez dagoela ekintza honi buruz, eta hortik aurrera suposizio edo iritziak dira gehienak.

Nik ez dut gaitasunik berak erabiltzen dituen itzen deskribapenik egiteko, eta Zestoak, Cistoniarekin zer ikusia duela esateko gutxiago, baina Ekaingo biztanleak zer ikusirik ez dutela izan Zestoarekin seguru xamar nago.

Garai haietan biztanleak sakabanatuta bizi zirela nabaria da, eta herri bilduak sortzea zela biztanle askoren nahia eta Aizarnakoek berdin.

Santa kruz izena jartzearekin suposatzen du lenago ere zerbait egongo zela templarioak edo elizaren bat, baina inolako dokumenturik edo aipamenik ez izateak sinesgarritasun ahundirik ez dio ematen.

Nire ustez lenen aipatzen den basaeliza bailaran Santa Engrazi dugu, eta beste zerbait egon balitz bailaran aipatuko zen idatziren batean.

Nere ikuspegia da emen azaltzen dudana, baina bakoitzak berea artu dezala nahi duen bezala, jarrain azaltzen dudan idatzi hau irakurri ondoren.

Irakurtzeko egin klik lerro onetan

Joan artikuluen zerrenda osora>