Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Kongresurako bozketak Aizarnan (2016)

Espainiako kongresua osatzeko 2015eko abenduaren 20an egin ziren bozketek gobernu berri bat osatzea zuten helburu, baina bide horretan alderdiak ez ziren ados jarri. Sei hilabete geroago 2016ko ekainaren 26an bigarren aldiz ospatu ditugu bozketak helburu berarekin. Niretzako tamalgarria izan da gertatu dena.

Biztanleak eman zuen bere iritzia eta aukeratu ere bai bere ordezkariak gobernua osatzeko. Hala ere akordiorik lortu ez dutelako berriz bozkatu dugu. Badirudi alderdiak elkarren artean ados ez jarri izana gure errua dela eta orain botoa aldatzeko eskatzen zaigu, bestela lehengo egoera bera ikusiko dugula eta.

Demokraziaren oinarria bozketen bitartez biztanleek erabakia hartzea da, baina hain denbora motzean programa eta hautagai beraiekin berriz bozkatzea, ez zait hain serioa iruditzen. Alderdiek ere badute beren erantzukizuna gertatu denarekin, honelako egoerek politikoengan mesfidantza sortzen laguntzen dute.

Horrez gain alderdi batzuk nola finantzatu diren ikusteak ere, duda sortzen du gizartean. Alderdi barruko politikariak eskupekoak direla eta auzitegietan ikusteak are gehiago oraindik. Eredu izan behar dutenak ez baditugu zuzen ikusten, demokrazia sendotu beharrean ahuldu egiten dute.

Dena dela demokrazian sinisteari ezin diogu utzi, bera delako oinarria egoera zikin hauek gizartetik urruntzeko eta denon artean zuzentzen jarraitu beharra daukagu, egoerak okerrera egin aurretik.

Nire iritzi pertsonalak dira hauek eta alde batera uztea hobe, gaiak luzerako ematen du eta. Jarraian, ekaineko bozketa hauek Aizarnan eta Zestoan utzi dituzten emaitzak argitaratzen ditut behean. Esan behar aldakuntza handirik ez dudala ikusten ehunekoetan, abenduaren 20ko emaitzei begiratuta alegia.

Aizarnako emaitzak

EAJ-PNV ------------------------------51

EHBILDU------------------------------ 90

ELK-AHALDUGU------------------------45

PSE-EE--------------------------------10

PP--------------------------------------1

Zuriak---------------------------------2

Baliogabeak----------------------------2

Guztira -------------------------------201

Guztira --------------------------- %53,89=

Zestoa osoko emaitzak

EAJ-PNV==============================562 boto.

EHBILDU==============================649 boto.

ELK-AHALDUGU=========================401 boto.

PSE-EE================================74 boto.

PP====================================31 boto.

Zuriak================================15 boto.

Baliogabeak===========================11 boto.

Guztira===============================1761 boto.

Guztira % ==============================62,58

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>