Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Kooperatibak: aukera bat Aizarnan

Aizarna Zestoako auzo koxkor bat da (Guipuzkoa), baketsua eta lasaia, zelai berdez eta mendiz inguratua.Berez ez ditu víztanle asko, eta zoritxarrez, gero eta gutxiago, gazteak herritik ihesi baitoaz Azpeitira, Zestoara, Aizarnazabalera eta inguruetara.

Eta ez jaioterrian bizitzerik ez dutelakonahi bizitzeko lekurik ez dutelako baizik.Udalak arazoaz ohartuta,Aizarnan bertan zenbait etxebizitza eraikitzeko egitasmo bat abiatu zuen orain pare bat urte.Hala herritarrak bilera batera deitu zituen, haien beharrak ezagutzeko.

Inor etzebilen 400metro koadroko txaleten eske alderantziz, ongi bizi ahal izateko modukoak baina luxu handirik gabeko etxebizitzak eskatzen zituen jendeak. Udalak, Orduan, aurrera egitea erabaki zuen. Baina bilera bat, bi , hiru , lau .mila bilera egin eta kontua ez zen ari asko aurreratzen

Gainera,egitasmoa udalarena izateak deialdi publiko egitea eskatzen zuen, eta hasieratik batzartzen zebiltzanek etxebiztzarik gabe gelditzeko arriskuan ikusten zuten euren burua.Hori dela eta,udalarekin hitz egin, eta onena, euren aldetik etxebizitzak eraikitzeko kooperatiba bat sortzea izango zela erabaki zuten. Hala sortu zuten Aizarna Sortzen kooperatiba.

"23 eta 30 urte arteko gazteak dira Aizarna" Sortzeneko kide guztiak. Gehintsuenak bikoteak baina bada etxebizitza bakarrik ordainduko duenik ere, gaur egun ezinezko baldintza normaletan.

Aizarnan eraikitzen ari deren etxebizitzetako bakoitzarengatik, ordea, ez dute 300.000 edo 360.000euro ordaindu beharrik izango, 120.000 euro inguru baizik. Horixe baita honen guztiaren helburua, “etxebizitza duin bat zentzuzko presiona eskuratzea, espekulaziotik urrun”.

Guztira hamabi etxebizitza egingo dituzte, 90 metro koadro ingurukoa bakoitza. Horietatik lau, lurzoruaren parean joango dira;beste lau lehen solairuan eta azken lauran, bigarren solairuan.Gainera, etxebizitzen parean 2.000metro koadroko lursail bat ere erosi dute, bakoitzak bere baratzatxoa ipintzeko aukera izan dezan.

Aizarna Sortzen cooperativa sortu, eta gauzak nola egin esango zien aholkulari batenghana jo zuten gazteek. Gero lurren jabearekin tratua itxi, eta arkitekto bat kontratatu zuten proiektu txukun bat diseinatu ziezaien.

Gero eraikuntza empresetara jo zuten aurrekontu eske.Aparejadore bat hartu zuten materialak kalitate onekoak zirela ziurtatzeko.Eta azkenik, proiektua finantzatzeko prest zegoen banku bat aurkitu behar izan zuten.

Arazo larri bar sortu zitzaien, ordea lursailaren kalifikazioarekin.Izan ere orrain urte batzuk, lur horiek banakako lau etxebizitza egiteko erabiliko zirela erabaki zuen udalak. Eta hala kalifikatu zituen.

Gazteek nahi bezalako etxeak eraikiko baziren , ezinbestekoa zen lurrei izendapena aldetzea.Eta horrek nahiko buruko min eragin die kooperatibako kideei.”Prozesu horiek oso oso luzeak izaten dira, baiana guk pazientzia gutxi genuen. Bi urtean aurrera eta atzera ibili eta ez genuela aurrerapenik eiten iruditzen zitzaigun

Eguna joan eguna etorri, besapean etxebizitxen planoak hartu eta hara eta hona genbiltzan, eta lursailak, berriz lau jarritzen zuen”

Hasieran, Zestoak eraiki gabeko lursail guztien kalifikazioa aldatzea erabaki zuen udalak. Baina horrek luze joko zuen oso luze. Hala, gazteek udaletxera ehunka buelta egin ostean, hasieran soilik euren lurren kalifikazioa aldatuko zutela agindu zieten, eta gerora gainerakoena.

Eta halaxe izan da.

Lanak asteko baimena eskuan.

Aizarna sortzen kooperatibako kideek ez dute minutu bat bera ere alferrik galdu. Langileei abisua eman eta berehala abiatu dituzte lanak.Orain gustora daude eta hainbeste eginahalek merezi izan dutela diote, nahiz eta uneren batean etsitzera ere iritxi izan diren.

Trabak , oztopoak eta luzapenak besterik ez genuen jasotzen alde guztietatik, eta gu irrikan geunden etxebizitza bana izateko.Ondo bidean, datorren urtearen amaierarako bukatuko dituzte lanak , eta gazteak Aizarnara bizitzera joateko moduan izango dira. ,

ERDI PREZIOAN

Beraz oraindik posible da etxebizitza duinak zentzuzko prezioan eskuratzea. Hala erakutsi dute Aizarna Sortzen kooperatibako kideek.”Sustatzaileak egingo lituzkeen lanak geure gain hartuz eta eraikitzen den etxebizitza bakoitzeko udalak poltsikoratzen duen komisioa aurreztuz,erdi prezioan lortu deiteke etxe bizitza bat.

Hori bai, ez dago ukatzerik gazte hauek hartu duten lana eta ardura sekulakoa izan dela.”Eta oraindik geratzen zaiguna...Baina badugu aurrera egiteko motibaziorik, geure etxea”.

Aizarna Sortzen kooperatibako kideen iritziz,“herri eta hiri handietan ezinezkoa da horrelakorik egitea, lursail guztiak salduta daudelako, eta espekulazioa tarteko sekulako salneurriak dituztelako.

Baina Aizarna eta horrelako herri eta auzo txikietan nahiko lur sailak badaude etxeak egiteko”

Berria egunkariak argitaratua AITZIBER GORROTXATEGI

Joan artikuluen zerrenda osora>