Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Joxe Arregi liburua aurkezten

Joxe Arregi Aizarnan bizi den azpeitiarrak liburu berri bat aurkeztu du, Jainkoa, Jaun goikoaz harago izenburupean. Aurkezpena Azpeitiko Baso Zabal jauregian egin zuen, eta jende ugari bertaratu zen.

Liburuaren izenburua bera oso erakargarria dela ematen du, hurbildu zen jende kopurua ikusita. Aurkezpenean liburuaren hainbat atal azaldu zituen: batzuekin erabat ados nengoen, beste batzuekin ez hainbeste.

Hala ere, gustura egon nintzen entzuten, eta amaieran, eskaintza batekin liburua erosi nuen. Pozik itzuli nintzen etxera, liburua lasai irakurtzeko aukerarekin.

Irakurri ondoren espero dut azterketa sakonago bat egitea liburuari eta iritzi bat ematea orri honetan.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>