Jose Maria Odriozola Onativia ( 3 )
Aizarna bailaran jaio eta bertan bataiatutako gizon hau, Jose Maria Odriozola Oñativia dugu. bere bizitzaren berri, egoki kontatu digu Julian Serranok Danbolin aldizkarian.
Iru idatzi dira orain arte azaldu dituenak, eta irurak sartu ditut sarean, sorterritik kanpo bizi diren biztanleak irakurri ahal izateko.
Ez du ematen gizon hau oso makala zenik Chiribogan jaio eta Espainian zehar ibili ondoren utzi duen altxorra ezagututa. Bera jaio zen urteak nahiko oparoak ziren bailaran , errota eta burdinola ugari zuten bertan, eta oinarrizko osagai ziren egur eta errekaren faltarik etzeukaten.
Bailarak zuen itxura da emen ikusten dena, 1776 urtekoa dugu, Jose Maria Odriozola jaio zen urte ingurukoa, bailara aberatsa izandakoa dela ematen du ibai ertz honek, begiratu behean azaltzen dudan argazkiari.
Jon Egiguren
-----------------------------------------------------------------------------------------
**Jose Maria Odriozola y Oñativia. (3)**
Odriozolaren espirituak berrehun urte daramatza jadanik, berak idatzitako liburu eta paperetan gorderik. Ordenagailuaren tekla egokia sakatzea bao ez da behar,bere gordelekura iristeko.Batzuetan ez da erraz azaltzen, baina jardunaren jardunez beti berarekin hitz egitera iristen naiz.
Azken aldian,bere sendia azaldu da Zestoako Udaletxeko paperetan.1779.urteko hidalguia dokumentu bat da. Eskaera egiten dutenak , bere ama eta amaren anaia dira, Oñativia edo Goñativia tarrak dira. Kultur etxeko arduraduna den Fernando Arzalluzek aurkitu zuen dokumentua.
Bertan irakurritakoaren arabera, amaren aldeko sendia Chiriboga delako oinetxean bizi ziren. Garai hartan, Tixiriboga auzoa Zestoari zegokion, baina elizako kontuetarako Aizarnako parrokiakoa zen.
Madrilgo Archivo Historiko Nacional delakoan ere,bere osaba Miguel Ignacio Oñativiaren arrastoa azaldu zen. Bera Reales Consejos delakoan abokatu ospetsua zen eta aldi berean, Txiriboga oinetxeko jabea zen Valmediano markesarena ere bai.
Osaba abogatuen paperetan, badago bat iloba Jose Maria aipatzen duena. Bertan esaten du margolaritza ikasketak egin zituela Real Academia de Bellas Artes de San Fernando delakoan eta ez zituela bukatzerik izan, frantsesen aurkako gerra hasi zelako. Esaten du baita ere, matematika asko zekiela eta beraz artillero izatea lortu zuela,gerratean aldakan zauritua izan ondoren.
Osabak zioenaren arabera, Odriozola margolaritza ikasketak bukatzen ari zen Real Academia de Bellas Artes delakoan tropa frantsesak Madrilen sartu zirenean, 1808ko maiatzean. Egun gutxietara eskolak itxi egin ziren.Frantsesen aldeko irakasle batzuk bertan gelditu ziren, baina gehienek erbestera alde egin behar izan zuten.
Odriozolak ezin izan zuen urte hartan Academico de Merito izeneko azken tituloa lortu, nahiz eta horretarako behar ziren lanak eta frogak eginak izan. Azkenik, Independentziako Gerra bukatu endoren, 1814. urtean, lortuko zuen.
1808ko abuztuan, Odriozolak Jose Bonaparte eta frantsesen aurkako herri milizian kadete izateko izena eman zuen. Miliziarekin Galizia aldera joan zen frantsesengandik salbu izateko, baina frantsesen tropek A Coruña hartu zuten. Atxilotuen artean Odriozola zegoen.Laster lortu zuen El Ferroleko espetxetik ihes egitea beste kide batzuekin. Peninsula osoa zeharkatu ondoren, bere armada Mantxa aldean aurkitu zuen. Gero Andaluziara joan zen, Cadizen, 1812. urtean, Konstituzio liberalaren onarpena bizi izan zuen. Ronda mendilerroan, frantsesen aurkako misio arriskutsuetan parte hartu zuen. Marbellako gazteluan larriki zauritu zuten aldakan.
Independentzia Gerra bukatutakoan karrera militarra jarraitu zuen. Segoviako Akademia Militarrean matematika irakasle moduan.Academia de Bellas Artes delakoan jasotako prestakuntzari esker irakasle eta ikertzaile bikaiana izatera heldu zen. Bizitzan zehar liburu eta memorandum ugari argiraratu zituen gai militar eta zientifikoak jorraruz.
Odriozolak bere garaiko matematikariekin harreman estua iza zuen, jakinduria aitortu zioten eta Jose Mariano Vallejo (1770-1846) matematikari ospetsuak 1822.urtean Madrilgo Escuela Politecnica delakoan Matematika katedra eskaini zion. Garai hartan, irakasleak behar ziren, batzuk erbestean zirelako eta beste batzuk politika lanetan murgilduta. Eskaintza oso erakargarria zen, baina Odriozolak bestelako egitasmoak zituen eta ez zuen eskaintza onartu.
Fernando VII.a desmilitarazitu egin zuen Odriozola. Bere ideia liberalak ez ziren errege absolutistaren gustokoak. Odriozola bezala, beste irakasle eta militar asko behartu zituzten behartsu bizitzera edo erbesteratzera.
Odriozolak Badajozen lortu zuen babesa elizgizon baten etxean.Gero Madril aldera hurreratu zen, Nuevo Baztan izeneko herrian Duque de Sacedak babestu baizuen.
Alcala de Henares inguruan kokatutako Nuevo Baztan ,Nafarroako Baztanen jaiotako Juan de Goyenechek sortu zuen, Juan de Churrigera arkitekto ospetsuen laguntzaz. Baztandik ekarri zituen harginak jauregia eta eliza lantzeko eta jaurerriari Nuevo Baztan deitura ezarri zion.Juan de Goyeneche horren birbiloba batek babestu zuen Odriozola jauregian.
Odriozolak janaria eta aterpea lortu zituen behintzat. Desmilitarizazioak luze iraun zuen. 1927. urteraino. Badakigu Odriozolak dukearen babesa aprobetxatuz matematika liburu bat prestatu zuela, bai baitzekien irakasketarako beharrezkoa zela.Badakigu baita ere, liburu hori arte zuhatzen azpian idatzi zuela.. Eskualdeko klima egokia zen horretarako, batez ere udara aldean.Gaur egun ere, garai hartako arteek irauten dute jauregiaren inguruan.
Jauregian egon zen tartean Odriozolak ez zuen gastu eragile izan nahi bere babeslearentzat.Nundik aterako ote zituen papera, tinta eta bere inspirazioaren fruitu ziren liburuak Ehiztari ona zela badakigu; tiroan trebea zen. Hainbeste gerratek eta gerrillak nahiko entrenamendu eskaini zioten. Ehizatutakoa saldu eta jasotako diruaz, papera, eta zientzia liburuak erosten zituen.Eta idazteko tinta?Asko zakielako edo hala imajinatu zuelako, tinta landereetatik atera zitekeela pentsatu zuen.
Eta horrela da andura izeneko landarearen fruituak idazteko tinta bezala erabili daiterkeen zuku motea ematen dute.Ibai ertzetan sortzen da eta antzinatik erbili da tintak prestatzeko.Han ibiliko zen bada Odriozola landarearen fruituak zukutzen, bere liburua idazteko tinta lortzeko.
Landare hau ugaria da gaur egun Zestoan. Ibai ertzean eta futbol zelai zaharraren inguruan aurkitu daiteke.Nik neure esperimentuak egin ditut jasotako fruituekin .Lumatxoz idazteko oso egoki den tinta morea lortu dut.
Tinta eta konsulta liburuak prestaturik, denbora nahikoa zuen Odriozolak lanerako. Osasun onez eta zestoako borondate indartsuaz matematika liburua osatzea lortu zuen.
Ia lau urte behar izan zituen bakardadean liburua idazteko. Lau aletan banatu zuen:Aritmetica y Algebra Elemental, Geometria Elemental y Trigonometria, Algebra Sublime y Geometria Analitica eta Calculo diferencial e Integral.
Lau urte horiek soldata eta kargurik gabe igaro ondoren, azkenik lehengo egoera barreskuratu zuen..Behin kargua eskuratuta, liburua argitaratu zuen. Arrakasta handia izan zuen liburuak eta urtetan eskola militarretan, unibersitateetan eta institutoetan erabili zuten. Ale batzuek sei edizio izan zituzten 1827.urtetik 1855eraino.
Odriozolak hiru urtez, Frantzia,Belgika, Alemania eta Inglaterran zehar vidaiatu zuen, azken zientzia lorpenak biltzen.Itzultzean, memoria txosten bat idatzi zuen bere esperientziak kontatzeko. Armari buruzo memorandum batzuk idatzi zituen, eta baita fisika liburuak, balistikakoak eta marrazketari buruzko liburu bat ere.
1845.urtean Bergaran zebilen. Liburu ugariak besazpian harturik etorri ote zen. Ziur aski bai. Gipuzkoako Juntek industriagintzarako maisu egokiak prestatzeko ikasketa plana egitea proposatu zioten.Plana aurkeztu eta onartu egin zuten.Gero Bergaran sortu zen Gipuzkoako lehen institutoko zuzendari izatea eskatu zioten, eta hori onartuta Bergaran kokatu zen. Ordurako hirurogei urte baino gehiago zituen.Irakaskuntza antolatu zuen,instalazioak hobetu zituen eta han eta hemen diru bila ibili zen laborategi eta liburutegientzat.
Beste zientzialari batzuekin Real Academia de las Ciencias Exactas, Fisicas y Naturales delakoa sortu zuen.Bertako artxiboetan daude gaur egun bere lan gehienen dokumentuak.
Odriozolaren ohorez bere matematika,mekanika, marrazketa liburuak eta beste batzuk erosi ditut. Don Jose ia familikoa bihurtu zait jadanik.
Julian Serrano
Danbolin aldizkariak argitaratua