Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Jesus Mari Mujikan idatzia.

Arantzazu aldizkarian irakurri dut Jesus Mari mujikak idatzi duen artikulu bat " Komeriak " izenburua duela.

Etikako irakaslea dugu Euskal herriko Unibertsitate batean. Gaur egun gizartean ditugun bi arazo aztertzen ditu idatzi honetan eta irakurtzeak beti zerbait erakusten duenez honek ere lagunduko digu bizitza honetan oreka bilatzen.

Aizarnari edo Aizarnakoek idatzi dituzten lanak lortu eta beraiekin ere orria osatzen saiatzen naiz, eta irakasle honenak ere saiatuko naiz eskuratzen, etika pixka bat gehiago erabiltzen lagunduko digu eta.

Jon Egiguren

---------------------------------------------------------------------- ----------------------------------------------------------------------

Si una persona no se reconoce asi mismo en el trabajo,si este y el servicio a la sociedad que reporta el esfuerzo no contribuyen en nada al desarrollo de la autoestima de la persona, esta tendra muchas dificultades en el deesarrollo de un tiempo libre y de ocio que le procuren verdadera satisfaccion. Por eso es tan importante la humanizacion del trabajo.

Gizakiok xelebre xamarrak gara aldiz.Zenbait gairi heltzean,batez ere. Hauetakoak dira lana eta elkarrekiko dugun joera (eta konpondu ezin ere). Bi gaiak, bizitzaren zutabe inportanteenetakoak.

Lanari heldduko diot aurrena . Egungo desgraziarik handiena langabezia denean, lanerako bakarrik ez garela jaio gero eta garbiago daukagunean, lanari -zenbait lani endemas diruaz aparteko pozbiderik aurkitu ezin diogunean, teknologia berriek lana erraztutakoan ere edertu itxuraz gutxi egiten digutenean, komeriak dabilzkigu, egia esateko.Lanik ez dena gaizki, eta duena ere kexu.Oporren zain beti, eta hauek disgrutatzen-edo hasi orduko opor-osteko sindromearen beldur. Komeria gehiegi behin bakarrik bizi behar duenarentzat.Banoa eta banator,atsedena eta ahulezia, stressa eta depresioa....Izen gehiegi ikasi ditugu, izan ere. Jakiteak ez omen du lekurik jaten; umorea, ordea, sarriegi bai.Bizitza bizitza da eta ondo bizi nahi bada,honengandik ez dela gehiegizkorik espero azkar ikasi behar da.

Voltaire handiarena ez dakit ondo ulertzen dudan. Lanak partaide garen gizarteko izaki baliagarri izatea eskaintzen badigu, hau ez daiteke grina txar guztien jatorri izan;barneratzen badugu endemas, gizartean baliagarrien sarri sona handiri- eta soldata handirik ere- ez duten lanak izan ohi direla.Ikuspegi honek lanean eure burua aurkitzen lagun diezaguke,eta, ondorioz, denbora librea pozbide errazago bihurtzen ere bai.Bi hauek badute zer ikusirik.

Gatozen bikoteen banaketen hila omenden irailaren gaira. Opor gozoak pasa eta gero, juxtu. Zergatik ote hau ere? Arrazoi asko daudeke. Nik bakar baten bila Aquinoko Tomas.

Segun Tomas de Aquino cada uno debe ser el buscador y hacedor de la propia via de la felicidad. El compañero o compañera solo puede ser complemento, aun cuando resulta fundamental.Si no olvidaramos esto quiza nos resultaria mas facil escucharnos mutuamente, respetariamos mas la personaldad de cada uno y tendriamos mas posibilidades de trabajar los registros adecuados de la convivencia

Zaharrarena jo nahi dut, ondo dakidan arren berak ez zituela inoiz bikotean bizitzearen edertasu eta estualdiak ezagutu. Baina tontoa ez zen, eta kontuan hartzekoa dirudien hauxe esaten du gizakiaren zorionbideaz ari delarik: zeure burua zeuk egin behar duzu zoriontsu, zeure barnean aurkitu behar dituzu horretarako oinarriak.Hori bideratzean bikotea osagarri izango zaizu, ez nolanahiko osagarria gainera.Bera zuri eta zu berari.Baina lehen baldintza horren ezean, bikoteak ere ez omen dizu emango poz bide handirik, eta, noski,inork ez bezala maite duzula edo izan duzula uste izanik ere,zeure zorion biderik ezaren errua- hitzez besterik esan arren- kideak zu baino gehiago dezakeenaren susmoa azkar barneratuko duzu,eta agertu ere luza gabe egingo diozu,horrek dakartzakeen ondorio guztiekin.

Inor ez dela inorena esaten nuen aurreko batean, jabegotzaren zentzuan.Ondorioztatuz hauxe esan nahiko luke: inork ez du -bikoteaz ari naiz- zu zoriontsu, egiteko zeure buruari zentzua eta norabidea emateko- zeuk baino obligazio eta erantzukizun gehiagorik.Pareja duzunean ere ez. Hau garbi bageneki bikotean bizi garenok, akaso askoz errazago entzungo genioke elkarri,elkarrentzako osagarri izate horretan errazago asmatuko genuke.Bikotekide bakoitzak nortasun gehiago lukeelako, bizikidetza gizakoiaren baldintzak hobeto ezagutuko genituzkeelako amets txoroetan erori gabe, elkar gehiago errespetatuko genukeelako, et hau ere esan behar da, besteren-ez gauzen, ez pertsonen-esanera ez geundekeelako.

Lana, bikotea, familia aisia denbora,inola ere erreza ez den, baina ederra izan daitekeen bizitzaren zutabeak dira. Horietaz ditugun aurreiritzi eta topikoek ez gaituzte salbatuko.

Jesus Mari Mujika Etika irakaslea

Joan artikuluen zerrenda osora>