Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Jesus Egiguren eta Otegin arteko elkarrizketa

Asko aipatu eta argitaratutako kontuak dira Otegi eta Egigurenen artean egindako elkarrizketak. Bere garaian oihartzun handia izan zuten, egun, berririk argitaratzeko ezer ez dagoenez, lehenago argitaratutakoak jasoko ditut orrian, nahi duenak ikusi ahal izateko.

Kazetari batek biei egindako elkarrizketa hau sarean argitaratuta dago, egun nahiko ahaztuta dauden kontuak dira, baina ezin da ukatu elkarrizketa hauek gure gizartean izan duten eragina.

Gehienak “Txillarre” baserrian egin ziren, baina gogoan dut, polizia konturatu zenean haien jarraipena egiten hasi zirela eta egoera hura babesteko, Aizarnan ere bilera bat egin zutela.

Dena den, hemen argitaratzen dudana “Txillarre” baserrian egindako da, eta partaide bat Aizarnakoa izanik nola ez jaso Aizarnara begira dagoen orri honetan.

Aspaldiko kontuak dira, baina, lehen esan bezala, gaur egungo gizarteak jasota ditu haien onurak eta eragina. Horregatik, ez dira bazterrean utzi beharreko kontuak.

Elkarrizketa Kataluniako telebistak grabatuta dago eta behean argitaratzen dut berau nahi duenak ikusi.

Jesus Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>