Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Joanito Irastortzarekin elkarrizketa

Joanito Azkue Irastorza. Aizarnako Etxeluzen jaioa 1928an. Zestoar askok agoazil edo sereno uniformearekin gogoratzen dugu Juanito, eta baita bere Vespa motorraren gaiñean ere, batera eta bestera, udaleko agiriak banatzen kalez kale eta auzoz auzo

Gaur egun Amillubiko indar etxean bizi da, erretiroa hartuta, baina ez lanetik erretiratua, nekazaritzan eta baratze lanetan gogor segitzen baitu Amillubi baserrian bizi den koinatuari laguntzen.

Urolaren ertzean oso txukun prestatu duen etxean hartu gaitu Juanitok eta hantxe aritu gara jardunian Imanol Etxabe, Juanitoren lan kide izandakoa, eta hirurok mokadutxo bat eginez.

Bere bizimodua eta bizitzaren berri eman digu Juanitok, bere hizkera gozoan, hainbat pasadizo, gertaera eta iritzi emanez

Aizarnako Etxeluzen jaio eta orain Amillubiko indar-etxean nolatan bizi den galdetu diogunean bere bizitzaren laburpentxo bat egiten hasi zaigu.

Ni, berez, indar-etxe honetara 1960an etorri nintzen , zentralaren ardura hartuta.Baina aurrez zazpi urtean ibilia nintzen arratsaldetan etorriz, nire auretik zentralaren ardura zuen Bittorri laguntzen.Indar- etxe hau URIARTE ZUBIMENDI enpresarena zen eta hemendik Beduako iraulika fabrikara botatzen genuen argindarra

Beraz, Juanitok berrogeita bat urte ditu garai batean Uriarterena eta duela zenbait urte berak erosi zuen etxe honetan bizitzen.Alboko Amillubi baserrian arreba bizi du ezkonduta eta horrek ere eragina izango zuen Urola ertzean sustraiak botatzeko. Baina Aizarna ere, ez du ahaztua, ez dio inoiz uko egin Aizarnar jatorriari eta oraindik ere hara bueltaka ibili ohi da. Hasierako kontakizunak jarraituz, beste xehetasun batzuk bota dizkigu,.

1970eko hamarkada hasiera Beduako fabrika ez zebilen oso ondo ere, eta, gainera, autopista, egiteko fabrika bota egin zuten.Orduan paroan gelditu nintzen. 1973an aupotista martxan jarri zutenean, Elgoibarko peajean lana eskaíni zidaten, geroago Arroara etorriko nintzela aginduz. Baina hemen ganaduak ere banituen eta autopistako lanari uko egitea erabaki zuen.

Lanerako beste eskeintza batzuk ere izan nituen:trenbiderako, papelerarako, jendeak esaten zidan nik ez nekala paroan egoterik. Halaxe, iluntze batean joan nintzen udaletxera eta Zubiak, laguna nuen, esan zidan:”Hi lehenago ere aguazil ibili haiz Aizarnan eta emen horain aguazil falta zegok;etorri hadi”.

Hala urrengo egunetik hasi nintzen agoazil lanak egiten.

Horrela bada aguazil lanak lehenago ere eginak zitúen. Amillubiara erabat etorri nintzen arte, agoazil lanak egiten nituen 1957 eta 1960 bitartean :kaleak garbitu, udaleko oharrak entregatu, tabernariei fielatoa kobratu... Enterratze lanak ere egiten nituen, baina hori aparte zen, kanposantuaren ardura elizarena baitzen orduan.

Garai hartan Lobatok sekretarioak ordena eman zidan egunero buelta bat emateko udaletxetik Aizarnako enkargurik ba ote zegoen ikusteko. Hutsa ematen zidaten lan hargatik, hogei duro edo hileko. Ibilbide hori bizikleta egiten nuen:Aizarnatik hona jaitsi gero aiuntamentura joan Aizarnako enkarguak jasotzera eta ondoren gora berriz.

Hainbeste eratako lanak eginez baserritar koxkor samarra izan ote den susmoa agertu diogunean, beréala adierazi digu kontrakoa:Baserritar bezala beti segí izan diot. Aizarnan beti eduki izan ditut behiak eta hemen ere baditut, Orain ere nekazaritzan nabil:segadorakin jorna belarra ebaki patata atera eta baratzeko lanak ere bai, gero Zestoara eramateko:Miantxanera eramaten ditugu barazkiak.

Erretiroa hartu aurreko azken lanean juanito Zestoako kalean ezagutu genuen, ofizialki aguazila bazan ere , bestelako makina lan egin behar izaten zuen.

Indar-etxea itxi zenean, 1973an , Zestoako udalean hasi nintzen lanean, 1993an erretiroa hartu nuen arte, Denetik egitea tokatu zitzaidan:agoazil , enterratze lanak, sereno, ur-sarearen konponketak ... Udaletxean ez zegoan orain hainbat jende eta klase askotako lanak tokatzen zitzaizkigun. Azken hiru urteak egin nituen aguazil bezala soilik.

Ez ahazteko moduko pasarterik ere badu kontatzeko Joanitok

Urik ez Aizarnan eta han genbiltzan behin Santa Engrazi aldean aitzurrean.Guardia Zibilak ikusi eta pentsatu dute ,nonbait zerbait gordetzen ari ginela edo beherago, Aizarna aldera, han eduki gintuzten eskuak jasota eta ankak zabalduta, Lanera joan eta hala ibili behar gero¡

Alde batetik bestera ibiltzeko ibilgailuak ere, oraindik gordeta ditu...

Hasieran bizikletaz ibiltzen nintzen, Orbea bat nuen, Uriarte enpresako gerenteak Luis Otañok emandokoa, berak era ibiltzen zuen, hain zuzen.Hasieran zentralera bizikleta berean bi lagun jaizten ginen Aizarnatik, Ibarreko Boni eta biok, hura aurrean manejatzen eta ni atzean. Gorakoan berriz, oinez joaten ginen bizikleta eskutan hartuta Autzo gainera arte.

Bere inguruko historiaz ere kezkatuta ibili izan da beti Juanito.

Gure Aizarnako etxeak Unzeta palazio du izena eta hor inguruan ibiliak izango ziren Iraetako Dukea edo dena delakoa eta Granadako ere bai, seguru asko. Etxe horrek ez dauka ezer berizirik, baina zergaitik ote du izen hori?. Gauza garbirik ez dago baina bai Granadak eta bai Altzolarasek Aizarnan etxeak omen zituzten.

Bere afizioen berri ere eman digu.

Kantuan egiteko afizioa betidanik izan dut , elizako koroan kantatu nuen urte askotan. Elizako kontuak aipatuta, mutil koskoretan elizako organoaren hauspoari haizea ematen ere ibiltzea tokatu zitzaigun , organoak behar zuen haizea hauspo baten bidez ematen zitzaion.

Sereno ibili zenean berriz , herriko sarrera irteerak kontrolatu, estazioko parkeko gauetako egonaldiei zeharka begiratu ....eta horrelakoak bai, baina hortik gorako lanik apenas egiten zuten. Gaizkileek ez zuten izango Zestoako serenoen beldur handirik.

Gau batez Xiriya eta biok hor harrapatu genituen bi lagun lapurretan, eskola berria egiten ari ziren obran, detenitu eta udaletxera ekarri genituen. Izenak hartu eta alde egiteko esan genien. Baina bai zera ¡Gau berean Arteaga aldean berriz lapurretan hasi ziren, kotxeren batetik irratia harrapatzen edo

Aizarnarren eta Zestoarren arteko ika-mika ere galdetu diogu, Bera behintzat, ez omen zen sekula liskar horien zale izan;denekin ondo konpontzen zen nonbait.

Lehenago gehiago ziren kontu horiek, orain inork ez dio kasurik egiten gauza horri..Garai batean bai, Orduan pike handia zegoen aizarnarren eta zestoarren artean. Hori gero kiroletan eta apustuetan nabarmentzen zen.Behin gogoan dut Don Emeterioren garaian, orain Eliz-Ondo zinema dagoen lekuan frontoia zegoenean, nola jokatu zen txapelketa bat, duela berrogei urte baino gehiago.Pilota partidu batean Aizarnatik Julian Puertekoa eta Intziña ziren eta Zestoatik Karmelo eta Florentino Exkerra. Aizarnatik jarraitzaile asko joan omen ziren eta ikaragarria izan zen, aizrnarrek irabazi zuten 22-20.

Hori baino lehenago ere izugarria omen zen aizarnarreneta zestoarren arteko pikea edo lehia. Nik aitari entzun nion, nola palanka-apustu bat jokatu zen, Aizarna Zestoaren aurka. Akuako Zelaikoa omen zen zestoarren ordezkari eta Aizarnako Alkatekoa bestea. Okerren bat izan eta urtebete inguru auzitan pasa omen zuten, batak besteari Lapurra deitu omen ziolako. Lapurra ez laburra deitu ziola esaten omen zuen besteak.

Apaizen batek ere esan omen zuen behin “zestuarrak aizarnarren ume batzuk zerate” zestoarrei gaizko iruditu nonbait eta Xapateroko Paskaxio atera omen zitzaion apaizari erantzuna emanez:” Aizarnarrak goratu behar badituzu, goratu, baina zestuarrak beheratu gabe”

Manuel Arregi
DANBOLIN ALDIZKARIA ARGIRARATUA

Joan artikuluen zerrenda osora>