Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Izurrite garaiko hauteskundeei begira

Euskal Herriko legebiltzarra osatzeko bozketak irailean zuten bere urte muga, baina zerbait aurreratu eta uztailak 12an egitea erabaki zuen Lehendakariak. Bozketara deitzeko ahalmena berea da eta izurriteak sortutako urduritasuna gaindituta izango zelakoan deituko zituen seguruenik.

Konfinamendu garaiko urduritasuna gainditu dugu bai, baina oraindik izurritea sortu duen birusa gure artean dabil eta hau saihesteko ahaleginetan dabil biztanlea eta ez nuke esango hauteskundeekin pentsatzen zegoenik.

Nik aurreratu ez, atzeratu egingo nituen normaltasun egokiago bat iritsi arte, egoera lasaian hobeto egiten baita kanpaina, eta alderdi bakoitzaren proposamenak aztertu ere bai.

Bozketa bereziak izan direla ezin ukatu, maskara jantzita eta tartea gorde behar, nekez ahaztuko ditugu hauteskunde hauek nire ustez. Posta bidez bozkatzen zen kopurua asko handitu da eta abstentzioa ere berdin, kutsatzeko kezka zegoen itxura du honek.

Ez da obligazioa, baina herritar zibilizatu baten egin beharrekoa dela esango nuke bozkatzea eta nik aurten ere bete dut agindu hau. Egia esan bozketa hauetan beste urteetan bezain alaitsu ez naiz sentitu; beti duzu kezka barruan, naiz eta segurtasun arauak ondo bermatu bozkatzea. Baina buruak egiten dituen lanak direnez, uxatu egin behar.

Dena den, demokraziaren oinarrietako bat, herriko gehiengo batek agintariak aukeratzea da eta egoera egokiena izan edo ez, herriak bozkatu du. Bozkatu eta aukeratu ere bai zerrendako hautagaiak, eta herriaren hitza sakratua da demokrazian. Esan behar osatzen den gobernuak erronka handia duela aurretik, izurritea eta honek sortu duen krisia kudeatzen.

Egunero eztabaidan ibili diren gaiak dira orain arte aipatu ditudanak , baina idatzi honen helburua Aizarnako bozketak utzi dizkigun emaitzak jasotzea da eta jarraitu dezadan berauekin.

Emaitzei begiratu eta orokorrean ez dut aldaketa handirik ikusten Aizarnan, alderdi bakoitzaren boto kopuruak ez dute aldaketa nabarmenik. Nabaritzen dena abstentzioa da, gora egin baitu azkena egin zirenekin konparatuta.

Ohiturarekin jarraituaz Aizarnako mahaian jaso diren emaitzak argitaratzen ditut behean, Zestoa osoan jaso direnekin batera, ea denen helburuak asetzen dituzten.

Zestoa osoko parte-hartzearen ehunekoa (%)--- 57,92.

Aizarnako parte-hartzearen ehunekoa (%)--------58,3.

ZESTOAN GUZTIRA-------------------------AIZARNAN GUZTIRA

EH Bildu: 844----------------------------------------------95.

EAJ-PNV: 614----------------------------------------------41.

PODEMOS-AHAL DUGU/EZKER ANITZA-IU: 60------------6.

PSE-EE: 41--------------------------------------------------2.

EQUO BERDEAK: 7------------------------------------------0.

PP+Ca: 4----------------------------------------------------0.

AULKI ZURIAK: 2--------------------------------------------0.

VOX: 2-------------------------------------------------------0.

PACMA: 2----------------------------------------------------0.

PUM+J: 1----------------------------------------------------0.

BOTO ZURIAK: 14-------------------------------------------1.

BALIOGABEAK: 7--------------------------------------------0.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>