Itsasontziak Urola ibaian.
Gizartearen kontsumo neurrigabeak sortzen duen kutsadura omen da errudun, gaur egun susmatzen dugun hozbero eta eguraldiaren aldaketaz. Mundu honek dituen baliabideak ez omen ditugu behar bezala erabiltzen eta sortzen duena baino gehiago ari omen gara deuseztatzen, naturak duen oreka arriskuan jarriaz.
Eurite neurrigabeak eta lehorte luzeak dituzten ondorioak erakusten dizkigute komunikabide guztiek eta zer pentsatu ere ematen dute hauek ikusi ondoren. Asko ari da gizartea egoera honi buruz eztabaidatzen, baina akordio sendorik ez dugula hartzen esaten dute gai hau aztertzen duten erakunde gehienek.
Hauek entzun ondoren galdera hau egiten diot nire buruari, egia ote da mundu borobil honen klima aldatzen ari garela? Gizakiaren eragina edo naturak dituen zikloak ote dira egoera honen erantzule?.
Batek edo besteak,baina eguraldiari zerbait eragin diola esango nuke, nire gazte garaian negu gogorragoak zirela iruditzen zait, elurteak ere tamaina handiagoa zuten eta udan eguzkia gehiago ikusten genuen.
Arantzazuko Amaren egutegian irakurri berria dut, gai honen harira idatzi txiki bat. Pello Zabalak idatzita zegoen eta gizon hau aditua dugu gai hauetan. Idatzi honen arabera lehen ere lurra zerbait beroagoa izan dela ematen du.
Hemen osorik idatzi honetan azaltzen duena.
Jon Egiguren ---------------------------------------------------------------------------------------------------------
Erdi Aro hasieran, beroaldi ttiki bat izan genuen gure inguruotan.Arktikoetako izotzak atzera egin zuen, Europan gora;Groenlandian eta Islandian, ordurarte izotz xafla bat zirenak kolonizatuak suerta ziren eta Ipar Ameriketaraino iritsi Europako biztanleak. Sasoi hartakoa du izena Groenlandiak ere, "lurralde berdea"alegia. Mendebaldeko Europan , Frantzian bezala Germanian, mahastiak gaur baino 3 eta 5 gradu latitudez iparralderago laboratzen ziren. Ingalaterrak ez zuen ardorik erosi beharrik: beharrak bertan betetzen zituelako. Gaurko tenperatura baino grado bat pasatxo beroagoa zen hozberoa.
Bero horrekin, itsasoaren maila ez ote zegoen gaur baino gorago?.Dezente gorago bai. Gure euskal herrietako ur korrente gehienak hainbat txalupa eta barku ametitzen zituzten erreka eta ibaietan gora.
-Atturri ibaian,Aire arteraino zetozten untziak,115kmtroz.- Errobi ibaian ,ST,Pee herriraino, 14km.- Urdazun, 2 km.-Bidasoan BerakoMontoya porturaino, 10 km.-Oarson, 2 kmtroz Errenteriaraino.- Urumean gora , 7 kmtroz, Hernaniraino. - Orian, Usurbilaino, 15 kmtro.- Urolan gora, Zestoaraino. 10kmtro inguru. - Deban, Altzolaraino, 10 kmtroz.
Pello Zabala.