Isidro Donearen eguna Erdoiztan 2025
Urteroko ohiturarekin jarraituz, aurten ere izan dut aukera San Isidro egunarekin gozatzeko Erdoizta auzoan. Auzoa Errezilkoa dugu, baina esan beharra daukat Aizarnakoak hurbilekoak garenez gustukoa izaten jarraitzen duela auzo honek.
Ez dira urte asko bertan bizi izan ziren familiak antolatzen zuela egun hau, baina badira urte batzuk utzi ziotela, honelako jaiak antolatzeak bere lana ematen baitu eta adinak ere askotan ez du laguntzen horretan.
Dena den, askotan hurbildu naiz egun honetan Erdoiztara. Baserriak zuen egurrezko labe handian erretako arkumearekin benetan gozatzen nuen, denak bertakoak eta kilometro zero alegia. Erromeria ere beti egon ohi zen. Gogoan dut ganbarako oholtzan nola egiten zuten dantza bazkal ondoren, eta ez dakit zein mugitzen zen gehiago, dantzariak edo ganbarako oholtza. Egurrezkoa zenez asko mugitzen zen gora eta behera, begira zegoenak ere dantzan egiten zuen oholtzarekin batera. Egur gogorrekin egindako oholtza zuen nonbait. Urte pila batean gogor eutsi zioen ospatu ziren erromeriei. Egun beste baserri askotan bezala zementuarekin eginda dagoea jadanik oholtza usten dut.
Bertan ez ziren bizi, baina hala ere familia honek urte pila batean antolatu zituzten Isidro Deunari dagozkion jaiak. Zorionak ematea besterik ez zait gelditzen antolaketan egin zuten lanarengatik.
Famili honek antolaketari utzi ondoren,urte batzuetan isilik egon da auzoa. Biztanle berriak bailarara etorri direnez ordea, hasi dira eguna ospatzeko antolaketetan eta berriz ere zarata alaitsuak entzuten dira egun honetan.
Etumetako Bentara etorri den biztanlea dugu, egun hau berpiztu duen arduradunetako bat. Bailarakoen laguntzarekin jakina, eta egitarauan ikusten denez Udaletxe eta lantegien diru laguntzarekin ere bai. Egun, Granada Errekako jantokian egiten da bazkaria. Erdoizta baserriko arkumea paregabea zen, baina hemen prestatzen dutenek ere maila bikaina dutela esango nuke. Zorionak eman behar oraingo antolatzaileei ere.
Aspaldiko zaletasuna dut argazkiekin jolasteko, eta honelako auzo txikietako argazkiekin gehiago oraindik. Garai bateko mendi girorik ez da ikusten, garaiak aldatu egin baitira, baina erromeri hauetan nabaritzen da oraindik ere euskaldunok izan dugun iragana.
Lerro hauekin eta jaso ditudan argazkiekin irudikatzen dut 2025. urteko egun borobil hau. Beti bezala Aizarnara begira dagoen orrian jasoko dut edukia. Ikusi eta gozatu egun honetako irudiekin, merezi du eta.
Jon Egiguren