Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnako iragana ezagutzen ( 3 )

Aizarnako jauntxoek Zestoa hiribildua sortu eta berehala elkartu ziren, Zestoa, Aizarna eta Aizarnazabal helburu jakin batekin. Getariako portutik zetozen merkantziak zergarik gabe jasotzeko eskubideen bila eta auzo bezala hartu-eman zuzenak izateko asmotan.

Garai haietan Getariako portua oso garrantzitsua izango zela ematen du, idatziak dioenez bi alkate omen zituen herriak. Aginteak ondo banatuta izango zituztela pentsatu nahi dut, bestela ez dakit nola konponduko ziren.

Eskura iritsi zaizkidan data hauetan garai haietan elkartu ziren pertsonen izen abizenak azaltzen dira eta lortu zituzten akordioen berri.ere ematen dute. Beraz irakurri, Aizarnako iragana ezagutzen zerbait laguntzen du eta.

Jon Egiguren

=============================================================================

Joan artikuluen zerrenda osora>