Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Inauteriak eta egutegia

Inauteriak hurbildu direnean aurtengoak berandukoak direla entzun dut, orduan egun hauek zeren arabera antolatzen diren jakiteko gogoa etorri zait, beti data ezberdinetan ospatzen ditugunez,, zenek eragiten dien ulertzeko informatzeari ekin diot, eta lortu dut zerbait deszifratzea nahas pila hau.

Egutegi liturgikoak dituen jaien arabera antolatzen dira Inauteriak, eta egutegi liturgiko hau ilargiaren zikloak kontuan hartuta ezartzen da.

Pazko-igandearen arabera ezartzen dira egutegi liturgikoko datak. Eta noiz da Pazko-igandea? Ba, udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da Pazko-igandea. Astebete lehenago Erramu-igandea izango da, eta Pazko-igandetik 50 egunera iritsiko da Mendekoste; hurrengo igandea Trinitate eta Trinitate ondoko osteguna Gorputz eguna.

Inauteriak ere horrela ezartzen dira; izan ere, inauterietako Hausterre-eguna, asteazkena, eta Pazko-igandearen artean 40 eguneko Garizuma izaten denez, Pazko egunetik 40 egun (igandeak ez dira kontatzen) atzera egin eta inauterien bukaera, eta ondorioz inauterietako jai egun guztiak, ezar daitezke.

Temporak ere egutegi berdina dute hauek oso aspaldiko ohituretatik datoz, baina ilargiaren zikloa dute hauek ere oinarri.Temporekin ez dut gehiegi sinesten, niretzako superstizio hutsa da, baina hauen jarraitzaile sutsuak ere ugari dira oraindik.

Temporak ulertzeko beste saio luze baten beharra dut, gainera hauek interpretatzerakoan jarraitzaile guztiak ez dira ados jartzen, hobe beste baterako uztea.

Inauteriekin hasi gara eta honekin amaituko dugu, begira datozen urteetan zer data izango duten egun hauek.

Urtea.Inauteri larunbata.Inauterietako asteartea .Hausterre-asteazkena

2010------Otsailak 13-----------Otsailak 16---------------Otsailak 17

2011------Martxoak 5------------Martxoak 8----------------Otsailak 9

2012------Otsailak 18-----------Otsailak 21---------------Otsailak 22

2013------Otsailak 9------------Otsailak 12---------------Otsailak 13

2014------Martxoa 1-------------Martxoa 4-----------------Martxoa 5

2015------Otsailak 14-----------Otsailak 17---------------Otsailak 18

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>