Idatziari begira
Irakurtzen ditudan artikuluak aztertu eta kritikatzea asko gustatu zait, nahiz eta arinegi egin askotan, baina idatzi duenak irakurtzeko egingo zuen , eta kritika ere ezin du baztertu, konstruktiboa bada behintzat.
Irakurri dudan artikulua "Arantzazu" aldizkarian argitaratutakoa da, bi atal nagusi lantzen ditu bertan, bata sexuarekiko eliza ofizialak izan duen jarrera eta bestea gizakiak izan behar duguna honen aurrean. Biak ere oso egoki bideratu ditu Aizarnako irakasleak, nire ikuspegitik behintzat.
Egia esan elizak sexuarekiko izan duen jarrera salatzerakoan berarekin nago. Gorputza maitatzen ere ez ziguten uzten, heziketa bat behar dela badakigu, baina instintu naturalak baztertzen bakarrik ikasi genuen, eta gizakiak arrazoitzeko gaitasuna badugula usten dut. Gehiegikeriak eta erabilera ezohizkoak beste arloetan ere ikusten dira, eta hau ez da salbuespena.
Nik gaztea nintzela behar nituen honelako idatzi eta irakasleak, seguru nago sexuaren gain beste ikuspegi bat izango nuela, eta berarekin zerbait gehiago gozatu ere bai behar bada. Dena bekatu zen, beldurra barruraino sartuta genuen,eta elizak ezarritako lerro hauetatik irteten zena infernura bizirik eramaten zuten, traumatizatuak ere izango dira egoera hau bizi zuten artean..
*Honelako esaldiak ziren gure sexu heziketan.-..--- "EZKONTZA BIDEAN" liburu onen bitartez, Jainkoak sortutako maitasunaren ederra azaldu ,bizi-bidearen aukera egiten lagundu,ezkongaietan nola jokatu esan eta ezkontzako sakramentuaren aunditasuna erakutsi nai nizkitzuke.
Irakurri zaidazu.
Ba-da maitasuna!.
Ba-dazoriona ezkontzan!.
Lagun artean beste sasi-iritzi ustel asko entzungo dituzu.
Aragikeri utsa, zorion-iturri bezala agertuko dizute zine,nobela,irrati eta aldizkarietan.
Ez sinistu!.
Giza-emakumeen biotza, ez dezake orrek bakarrik ase.
Ezkontza Jainkoak asmatua da.Berak. Berak ipinitako esi ta lokarrien artean bakarrik izan liteke goxo ta atsegin.
Behean azaltzen dut Jesus M. Mujika, Etika- irakasleak idatzi duena. Irakurtzeak merezi du, aztertu eta atera bakoitzak bere konklusioa.
Jon Egiguren
--------------------------------------------------------------
ZORIONE(ra)KO SEXUA
La actitud ante la sexualidad de la iglesia clerical y celibe no ha sido la mas adecuada y ha dado origen a muchos sufrimientos baldios.Reconocer esta realidad es condicion necesaria hoy para ganarse el derecho a contribuir-subrayo lo de contribuir-a la humanizacion de este instinto que de forma gozosa propicia la union y el entendimiento entre las personas.
Sexualitatearekin komeri gehiegi izan ditu kristau elizak.Ez da, noski, sexualidadea duen garrantziaz ez zekielako, oker jakin nahi izan duelako baino.Zelako bekatu hotsa! Azken garai luzeetaz ari naiz, eta eliza ofizialak eta klerikalak zabaldu duen ikuspegiaz, noski. Alferrikako eta injustiziazko sufrimendu asko sortarazi izan dituen ikuspegiaz. Zergatik gertatu den hau? Zitalkeria hutsez? Zergatik sexuari bildur hori? Zergatik plazerarekiko hain jarrera ezezkorra? Zergatik hain bereziki , edo ia bakarrik, sexu plazerari? Apaiz batek " Sexomania y sesolatria" izenburuarekin argitaratu zuen liburuxka bat Donostian 70eko Hamarkadaren hasieran .60 pzta balio zuen nunbait, eta Zeruko Argian izenburu honekin egin zioten aipamena: " 60 pezetako delafuerteak" . Haietxek delafuerteak. Dena zen arrisku, dena txarra,gazte guztiak zeuden,geunden, sexu-sena tarteko, ustelduak.
Bukatu dira garai haiek. Gazteek ez omen diote Eliza ofizialak sexuak dioenari kasu gehiegirik egiten . Harritzekoa ez da , tristea ere ez. Eta ez da bada-esan dezadan garbi-askatasunaren izenean sexua komertzializatu eta banalizatzeko joerarik ez daoelako egun, edo gaur duen eragina eta garrantziaren araberako heziketa egokia beharrezko ez delako. Baina eginkizun horretan hitzik merezi ahal izateko eta elizaz ari naiz, jarreraz aldatu behar du. Plazera eta poza ez dira, noski berdinak, harek honen zerbitzura egon behar du,eta ez da beti gertatzen hori. Horretarako instintoa zentzuz bideratu behar da. Baina sexua, sexusena, ez da desgrazis daukagun zerbait, ez da espeziearen iraunpenerako bakarrik erabili behar dugun zerbait-edo animalia soilak ote gara?-, eta ez da, batez ere, erabiltzean bigarren mailako gizaki- bigarren mailako kristau esan behar ote nuke zuzenago?- bihurtzen gaituen zerbait.
La actibidad sexual puede ser la prueba del algodon para probar la igualdad de derechos del hombre y de la mujer. Y la no banalizacion y no comercializacion del mundo de la sexualidad, condicon necesaria para su gozosa humanizacion.
Sexu harremanak izatea ez da lentejak jatea . Libertateak libertate intimitatearen alorreko zerbait da eta izango da, horrek esan nahi dezakeenarekin, horrek zuretzat eta bestearentzat esan nahi dezakenarekin.Sexuak lotura oso berezia du gizakiak bere bereko ahulezian besteengana hurbiltzeko duen joerarekin, eta joera hori gizatasunez janzteko gizakiak asmatu duen amodio eta erotismo munduak ere bai. Sexua zentzus bideratzeko ez dago, noski, modu bakar bat: modu guztiak gizakoitasun berdina dutenik ere ez daiteke esan, inola ere.
Sexua maitasunak ez du mugatu egiten. Maitasunak hau zabaldu egiten du, edertu,pozbide zabalago eta gizakoiago bihurtu. Hori egitean bizitzaren sortzaile gisa duen egitekoa ere beteko du ez dakit zertan - naturaren kontzeptua komenientzira erabiliz -oinarritutako arau jakinegiak ezarri beharrik gabe.
Baina sexuak mugak behar ditu. Beste edozerk bezala. Noski. Senak ez du honetan hitz bakar eta azkena izan behar. Plazer bide paregabeko bezala aurkeztua izateko komenientziako joera handia da gaur, txiki txikitatik gustuko dugun guztia egitea libre izatearekin berdintzekoa dagoen bezelaxe: libertateak, baina erantzukizuna berekin du beti; honetan ere bai. Ez du balio, logika oro alde batera utzita nola leikeka astea, pederastia, bortxaketa, preserbatiborik gabeko sexu harreman arriskutsu ugarien aurrean . Hau ere lotsatu gabe esan behar dela uste dut.
Bi gauzatxo esanaz bukatu nahi dut sexualitatearen gai hau: Emakume eta gizonezkoen eskubide berdintasunaren probarako kotoi froga paregabea dela uste dut; intimitatean gertatzen delako, besteak beste. Eta bigarrenik, sexuaren mundu honetan denen eskubideak errespetatzera jar gaitezen, inportantea dela sexuak bizitzarako duen garrantzia eta balioari bizirik eustea, aurreko artikuluan esaten den moduan ondo pasatzeko izan dadin, bai, baina ariketa hutsal eta nazkagarri inorentzat gertatu beharrik gabe.
Jesus Mari Mujika. Etika-irakaslea.