Hitza egunkariko elkarrizketa 2014.urtean
-20. urte igaro dira “Aizarna.com” webgunea ireki nuenetik ona, eta esan behar urte hauetan zehar berau lantzen ibili naiz buru belarri. Ez ziren webgune asko garai haietan eta horrelako herri txiki batean gutxiago oraindik.
Orri hau dela eta, Hitza egunkariak elkarrizketa bat egin zidan 2014. urtean, ireki eta berehala alegia. Artikuluen atalera jaso gabe nuen oraindik eta orain jaso egingo dut naiz eta aspaldikoa izan.
Aspaldikoa da bai eta ahaztuta nuela esan behar, orain Danbolin aldizkariak egin didan elkarrizketa dela eta gogoratu dut berau. 20. urte dira elkarrizketa hau egin zidanetik ona eta berandu bada ere behean argitaratzen dut nahi duena irakurri.
Jon Egiguren
-----------------------------------------------------------------------------------------
Jon Egigurenek urte hasieran zabaldu zuen “www.aizarna.com” webgunea,aizarnatarrek edo Aizarnaren inguruan interesa dutenek bertan informazioa eskura izateko.
Etxetik Aizarnara.
Etxean bertan egiten du Aizarnako ataria Egigurenek, etxeko egongelatik bertatik. Bertan du lanerako behar duen guztia:ordenagailua,imprimagailua eta eskanerra.Eta, nola ez, telefonoa,arazoren bat drenean laguntza eskatzeko.
Artxiboa ere hantxen du,egongelako apal batzuetantxukun,txukun jarrita, Aizarnako atarian lanean hasten danean beharrezko kontsultak egiteko. Egigurenek berak dioen moduan,” lanetik ateratakoan etxera iritsi eta bere beste lanari ekiteko”.
Momentuz berak egiten dio aurre webgunearen mantenuaren gastuei. Baina,noiz edo noiz priektua zabaltzekoasmoa izango balu, eta aurrekontua handituko balitz laguntza izango lekeela dio. Jon Egiguren aizarnatarra da izatez naiz eta azkeneko 30 urtean Azpeitian bizi den, han egiten duelako lana. Egigurenek dioen bezala ,”Azpeitian, jan, lo eta lan egiten dut, baina beste guztia Aizarnan,bihotzez Aizarnakoa nazi eta”.
-54. urte dauzka, eta urte hasieran www.aizarna.com webgunea sortu zuen, aizarnatarrek, Aizarnako berri izateaz gain, historia ere ezagutu zezaten. Internetaren munduak “erakarri” egiten omen zuen;izan ere,lanbidea dela eta …empresa batean mantenu lanak egiten ditu…, teknologia berriekin”nahiko ondo”moldatzen da,”kanpoko laguntza “ jasotzen duela aitortzen duen arren. Hain justu, lagun batek lagundu zion webgunea egiten.
Webgunearekin bere ordu libreak pasatzen dituela dio:”Lanetik atewratakoan jarduten dut hemen lanean. Baina lana ere ez da, zaletasun bat da, kirolarekin eta irakurketarekin batera horixe dudalako gustukuen.Inondik inora ere ez da zama bat”.
Hasieran internetaren mundua ezagutzea pixka bat kostatu egin zitzaiola aitortzen du:” Baina behin bertan ibiltzen hasi eta fun eta funtzionamendua ezagutzen hasitakoan , nahiko erraza da. Hasieran, ordenagailuak gure belaunaldiarentzako modukoak ez zirela uste nuen, eta ahanztea pentsatu nuen. Gero alabari ordenagailua erosi genion, eta neu ere ibiltzen hasi nintzen”. Webgunea euskara hutsean egina dago. Egiguren aspaldi hasi zen euskaraz alfabetatzen,”Azpeitian lehen euskaltegiak egin zirenean”, baina hala ere, oraindik kosta egiten zaiola dio:”Zerbait nola idazten den ez dakidanean,seme-alabei galdetzen diet, eta haiek laguntzen didate”.
EDUKIAK
“Webguneko edukiak sartzerakoan, Egigurenek berak duen artxibora jo izan du. Izan ere “Aizarnako argazki bilduma handia” handia duela dio, eta, momentuz behintzat, handik hartzen ditu argazkiak. Hori bai, edonoren laguntza jasotzeko prest ere badago.
www.aizarna.com-en du dauden idatziei dagokienez, Aizarnari buruzkoak sartu ditu. Bai liburuetan aurkitu izan dituenak, eta baita berak idatzi eta Zestoako Danbolin herri aldizkariak argitaratu dituenak ere.
Bestalde Aizarnako argazkiez eta artikuluez gain Aizarnako baserriak ere agertzen dira, euren kokapena eta datu orokor batzuk zehaztuta.Atal hori ere, denborarekin osatzen juateko asmoa du Jon Egigurenek.
Webguneak lau hilabete bakarrik dituen arren, laster beste atal berri bat egiteko asmoa duela dio dio aizarnatarrak. “ Atal berri horretan Aizarnari eragiten dieten gairen bat jarriko dut, eta webgunera sartzen diren nabigatzileak gai horren inguruan euren iritzia emateko aukera izango dute.. Horrela, ez da nire webgunea bakarrik izango, jendeak parte hartzeko aukera izango du eta”.
Aizarnaren gainean interesa duen edonorentzat edota Aizarnako informazioa zabaldu eta hadatzeko arreminta ezin hobea da Egigurenek martxan jarri duen atari hau :www.aizarna.com.
Hitza egunkariak argitaratua 2014.urtean