Hauteskundeak Aizarnan 23 /07/2023
Uztailak 23. Espainiako kongresua osatzeko bozketak gauzatu dira estatu osoan. Lehia gogorra ikusi dugu gobernua osatu nahi duten bi hautagaien artean, bata Feijoo eta bestea Sanchez-en artean ere. Feijo alderdi kontserbadoreko hautagaia izanik bere programa defendatzen ikusi dugu, edo hobeto esan besteak egin duena gaitzesten, bereak defendatzen baino gehiago.
Sanchez alderdi progresistakoa izanik legealdi honetako lorpenak babesten ikusi dugu, eta ez dira gutxi izan niretzako, bide beretik jarraitzeko asmoa aldarrikatzen zuen. Egia esan kanpaina honetan programa berri gutxi ikusi dugu datorren legealdian gauzatzeko.
Bozka gehien jaso dituen alderdia PP izan da, eta PSOE bigarren. Biak ere gobernua osatu nahi badute beste alderdien laguntza ezinbestekoa izango dute, bakarrik ez baitute gehiengorik osatzen.
Bide zaila daukate biek ere. Feijook aldarrikatzen du berari tokatzen zaiola gobernua osatzea, bozka gehien jaso dituelako, baina eskuin muturreko alderdiarekin bakarrik ezingo du, biek bakarrik ez baitute gehiengorik osatzen.
Arazo berdina dauka bestalde Sanchezek. Orain arte gobernua osatzen duen (Podemos-Sumar) koalizioarekin ez du gehiengorik osatzen eta. Beste alderdien laguntza ezinbestekoa izango du gobernu berria osatu nahi badu.
Nire nahia gobernu aurrerakoi bat osatzea da, bestela eskuin muturra zain daukagu orain arte lortu ditugun eskubide sozial eta aurrerakoiak desegiteko. Denok dakigu demokraziaren oinarrietako bat gehiengoak osatzea dela eta hau lortzen duenak izango du eskubidea gobernua osatzeko. Ea legealdi zuzen eta egoki bat ikusteko aukera izaten dugun.
Ohiturarekin jarraituz, Aizarna eta Zestoa osoan jaso diren bozkak argitaratzen ditut jarraian, nahi duenak begiratu eta azterketa egin ahal izateko.
Jon Egiguren
AIZARNAKO MAHAIA
KONGRESUA OSATZEKO BOTOAK
EH BILDU ..86
EAJ PNV . 37
PSE PSOE .. 8
PP . .. ...1
SUMAR .. .10
FRENTE OBRERO .. 1
AIZARNAKO MAHAIA
SENATUA OSATZEKO BOTOAK
EH BILDU--------------------------245
EAJ PNV---------------------------109
PSE PSOE---------------------------22
SUMAR------------------------------22
PP.------------------------------------3
ZURIAK-------------------------------2
BALIOGABEAK------------------------2
ZESTOA OSOAN
KONGRESUA OSATZEKO BOTOAK
HE BILDU----------------941
EAJ PNV .466
PSE PSOE .179
SUMAR .... 87
PP ...... .... . 24
VOX ..... .. . 10
PACMA ..... . ... .4
ESCAΡOS E . ..... 3
RECORTES . ... .. .3
PCTE .. ....... . 2
FO ....... . .2
ZESTOA OSOAN
SENATUA OSATZEKO BOTOAK
HE BILDU ..2676
EAJ PNV ... . 1440
PSE PSOE 525
SUMAR ......170
PP ....... . . .75
PACMA ....... .. 23
VOX ....... .. .18
ESCAΡOS ....... .. ..6
PCTE ..... . ..3