Huteskundeak Aizarnan (2011)
Udaletxeak eta aldundiak osatzeko bozketak egin dira Euskal Herrian ere, Oraingoan aukera guztiak bozkatzeko aukera izan dugu, nahiz eta "Sortu" alderdia legeztatu gabe izan eta bere helburuak "Bildu koalizioan aurkeztu.
Frankismoa amaitu ondoren ospatu diren bozketa guztietan indarkeriak izan du bere eragina, baina oraingoan inork ezin du aitzakia hau erabili, bakea izan da nagusi kanpaina honetan, alderdien iragarki guztiak nahiko ondo errespetatuak izan dira eta indarkeriarik gabe ospatzen diren lehen bozketak ikusi ditugula esango nuke.
Nahiz eta indarkeria ez erabili kanpaina honetan, gizartean sumatzen da bere eragina oraindik eta hurrengo pausoa hau baztertzea izan behar du, elkarbizitza normaltasunez egin ahal izateko, ideia edo helburu desberdinak izan arren.
Beste pauso batzuk falta dira oraindik hau lortzeko baina oso hurbil gaudela iruditzen zait hau lortzeko ere, gizarteak pauso handiak eman ditu bide honetan eta politikariei ere beste pauso batzuk ematea tokatzen zaie bide hau errez igarotzeko. Ea hurrengo bozketarako lortzen dugun helburu hau !!
Hauteskunde hauek beste ezaugarri batekin ere ezagutuko dira , mugimendu berri bat sortu da 15 de Mayo izenarekin eta Irietako plaza askotan akanpadak egin dituzte demokrazia egiazko bat eta justuago baten alde. Egia esan gaur egungo krisia dela eta belaunaldi oso bat dago kalean, ikasketak amaitu eta lana non izango duten aztarrik gabe, eta kexatzen hasi dira, ez dute arrazoi faltarik,honelako protesta gehiago egiteko ere.
Bildu koalizioa lehen aldiz aurkeztu da bozketara, eta lortu duen emaitza oso borobila izan dela esan behar, Zestoako Udaletxea osatzerakoan behintzat, eta beste lurraldeetan ere indartsu azaleratu dela ezin ukatu. Ea oraingo legealdian Udaletxea osatzen duten alderdiak bakean eta elkarlanean ikusten ditugun,denen onerako izango delakoan nago eta!!
Lege aldi honetarako hautatuak izan diren zinegotziak alderdi bakoitzari dagokienez, honela banatu dira:
BILDU koalizioak ...............................7
EAJ PNV.............................................4
Alderdi bakoitzak lortu dituen botoen emaitzak dira hauek:
Udaletxerako.............Aizarnan.................Guztira
BILDU koalizioa.......... 147 .....................1028
EAJ PNV...................... 69 .......................525
Aralar.......................... 4 ........................128
H1!.............................. 9 .......................123
PSE............................. 4 .........................40
PP............................... 2 .........................13
Batzar Nagusirako..........................Guztira
Bildu koalizioak..................................1.021
EAJ PNV................................................603
ARALAR................................................129
HAMAIKABAT..........................................85
PSE.......................................................49
PP........................................................15
Bozketa mahaia eta begiratzaileak Aizarnan
Jon Egiguren