Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Hauteskundeak 2008 Aizarnan

Hauteskundeak 2008 Aizarnan

Estatuko kongresu eta senaturako hauteskundeak Martxoaren 9an ospatu ditugu, eta bozketarako Aizarnan zegon mahaiak eman dituen emaitzak dira hemen argitaratzen ditudanak.

Beti bezala bozketarako kutxatila eskola zaharrean zegoen kokatua, eta hraingoan gela osoa erabili zen, lanak egokiago bideratzeko.

Egun osoan lasaitasuna izan zen nagusi herrian, errepidean berriz joan etorri gehiago normalean baino, jakina, hautesle guztiak kotxea erabiltzen dugulako.

Aizarnako mahaiari dagokion errolda 365-ziren 2007-ko udal hauteskundetan eta horaingoan 364 bat gutxiago.

Jarraian bozketan parte hartu duten alderdien emaitzak dira hemen azaltzen ditudanak, espero dut akatsik ez egotea data hauetan.

KONGRESOA......................................................SENADOA

EAJ-PNV......67......................................................67

EA.................36................................................36

PSE-PSOE....16.......................................................14

PP.....................6..............................................7

ARALAR.................6..............................................7

Ezker Batua-Berdeak....6..............................................6

Nuloak.................3..............................................4

Zuriak.................6..............................................6

Botoak guztira......................................................146

Errolda.............................................................364

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>