Gurutze donea ermitaren berrikuntza.
Real Chancilleria de Valladolid artxibategitik lortu ditut hemen aipatzen ditudan tira-bira guztiak eta Aizarnan gertatutakoak dira, 1792 urtean. Artxibo hau luzea eta nahiko zaila da ulertzen idazkera zaharra duelako, baina askotan irakurri ondoren nahiko ondo ulertu dudala usten dut, honek esaten duen guztia.
Aizarnako Gurutze donearen ermita zaharra bota eta berria egiterakoan sortu ziren istiluetan parte hartu zuten biztanleak dira, Azkoitiko epaitegian elkar salatzera iritsi zirenak.Salaketa hauek direla eta, epaitegi honetara iritsi ziren datak dira artxibo honetan jasotakoak eta ez dira gutxi, orri asko dira beren argudioa defendatzeko epaileari idatziak. Argudioak bakarrik ez hamar lekukoren testigantzak ere badira gutxienez, alde bakoitzak aurkeztu zituenak.
Juan de Zelaya eta Jose de Olascoaga (1) azaltzen dira berrikuntza honen arduradunak eta beraiek adierazten dutenez, udaletxeak duen kontzejuko gela batean "concejanteak" (2) partaide direla egiten zituzten bilerak, parrokiko beharrei aurre egiteko. Bilera hauetako batean ermita honen egoera aztertu zuten eta berritzeko erabilitako argudioak hauek dira: Eliza nagusiari tximistaren batek sabaia bota edo ezustekoren bat gertatzen bada, ermita hau ez zegoela egokituta jauna gordetzeko, Aste Santu eta Gorputz eguneko prozesioak ere hemendik pasatzen direla eta geldialdian jauna goratzeko toki egokiago bat behar zela, meza santua entzuteko ere baldintzarik ez zuela, gainera ermita honentzako debozio asko zegoela herrian eta " deseando la mayor gloria de Dios" zaharra bota eta berria eraikitzeko erabakia hartu ondoren, barauek aukeratu zituztela obra hauek aurrera eramateko. Berehala Vicente de Errasti Azpeitiko arkitektoa hartu zuten zuzendari eta berak egindako planoen ara-bera hasi zituzten ermita honen berrikuntzak.
Jeronimo de Egaña, " concejantea " Duque de Granada y Egak (3), ermita ondoan duen etxean bizi den herriko sendagilea eta honek hau adierazten du: berrikuntza honek lehen zituen neurriak ez dituela errespetatzen, gutxienez bi edo gehiago “estadu” (4) aurrera etorri direla eta bere etxea argirik gabe uzten duela obra honek, gainera lur hauek ez direla parrokiarenak udaletxearenak baizik eta baimenik gabe hartu dituztela eta obra gelditzeko eskatzen die Olaskoaga eta Zelaiari.
Salaketa
Olascoagak eta Zelaiak, Azkoitiko epaitegian salaketa jartzen dute Jeronimo de Egañaren aurka. Arrazoia: Berrikuntza honetan langileak zimenduak jartzeko egin dituzten zangak itxi egin dituela gauean, horman kokatuta zeuden landutako harriak puskatu eta lurrera bota ere bai burdinazko palanka batekin. Olaskoagak irainak ere salatzen ditu eta hau egozten dio Jeronimori:
Estando Juan de Aranburu, cantero de oficio, labrando piedra en la plaza que hay delante de la ermita, Jeronimo le dijo un desaire a este y presentandose Olascoaga le dijo que le dejase en paz alos operararios trabajar, entonces dicho Jeronimo empezo a propagar espresiones y palabrotas contra mi tratando con mayor desprecio y le hizo la demostracion fea de llebar las manos a las nalgas y hechar saliba a un lado sacando gran ruido de garganta.
Ekintza hauen aurrean, egin dituen kalteak berreskuratu ahal izateko Jeronimo de Egañak dituen ondareak bahitzeko eskatzen du epaitegian eta berari egindako irainengatik kartzela zigorra ere bai, "en las Reales Carceles que tiene el tribunal".
Salaketa
Jeronimo de Egañak ere epaitegi bertan, Olaskoaga eta Zelaia salatzen ditu. Honek argudio hauek adierazten ditu epaitegian: Berari salaketa jartzea gaizto jokatzea egozten die biei, berak ez dituela zanga guztiak itxi, bere etxera sartzeko arriskutsuak bakarrik, gainera sendagilea izanik larrialdian gaixoren bat gauean hurbiltzen bazen zauritzeko arriskua ikusten zuen eta segurtasuna bermatzea zuela helburu, harriak berriz ez zituela berak puskatu eta bota gutxiago.
Gehiago oraindik,berrikuntza honela egiteko baimena, beraien artean egindako "conciliabulo" batean erabaki zutela, "concejante" askok ez zutela bilera honen berririk eta berak ere ez, gainera parrokiko erretoreak ez zuela bilera honetan parte hartzerik izan, elizatik kanpora egiten diren bileratan ez zuelako parte hartzen.
Epailearen eskaerak
Jeronimo de Egañaren salaketa jaso ondoren, epaitegiak eskaera egiten die Olaskoaga eta Zelaiari, bilera hauetan hartutako erabakien aktak eta baimenak aurkezteko, erabili ziren bideak legeak babesten zituen aztertzeko.
Epaitegian aurkeztutako frogak
Olaskoagak eta Zelaiak aktak batzuk eta hamar lekukoren adierazpenak aurkeztu zituzten gutxienez, denak ez dago aipatzerik hemen eta interesgarrienak azalduko ditut.
Aizarnako parrokia, Iruñako elizbarrutiari zegokion 1792 urtean, eta Obispaduaren baimenik ez zuten lortu, baina Gipuzkoak zituen Foruen barruan Udaletxeko sindikoa eta Elizako Maiordomoak zuten bahimena nahikoa dela adierazten dute, gainera parrokiko aktetan idatzita zeuden akordio asko Iruñara eraman zituela Obispoak, Zumaiara egin zuen bisita batean.
Jeronimo de Egañak "concejantea" izateko Elurreko etxearen erdia aurkeztu zuen ondare bezala (gaur Martiñenekua), Altzolaras jauregiko ordezkaria zen Sarasolaren bitartez, baina erosketa hau gezurretan egindakoa dela adierazten dute hauek eta zalantzan jartzen dute honek lortu zuen "concejantearen" titulua.
Juan de Aranburu kanteroak lekuko bezala egiten ditu adierazpenak eta Jeronimo de Egaña, gauean farola batekin hormak botatzen ikusi zuela deklaratzen du epaitegian.
Manuel de Betolazak lekuko bezala egiten ditu adierazpenak, elizan organo berria montatzen ari den langilea, honek esaten du, atseden txiki bat hartu eta ogitarteko bat jatera irten zela plazara, orduan ikusi zuela Jeronimo De Egana, Olascoagarekin trifulka batean, Juan de Aranburu kanteroa harri lantzen ari zen bitartean..
Epaitegian aurkeztutako frogak
Jeronimo de Egañak ere froga batzuek idatzita aurkezten ditu epaitegian eta hamar lekukoren adierazpenak ere bai gutxienez, denak ezin dira aipatu eta interesgarrienak azalduko ditut.
Jeronimo de Egañak, mugaren seinalerik ez zegoela baina, ermitaren obrak udaletxearen lurrak hartu dituela frogatzeko, herriko jaietan zezenekin jolasteko udaletxeak erabiltzen zituen hesien neurriak aurkezten ditu. Alkateak bilera batean egindako adierazpenak ere bai, honek esaten duenez berak ez zuela eman baimenik honelako berrikuntza bat egiteko eta nola liteken parrokianoen baimenarekin bakarrik egin.
Jeronimo de Egañak beste idatzi batean hau aurkezten du epaitegian: Kalteak berak ez dituela egin eta ez dituela ordainduko,Olascoagak berak ere balitekeela hormak botatzea eta gero ordaintzeko eskaera egin .
Juan Bautista de Lizaso Sorabilla baserrikoa ; Lekuko bezala egiten ditu adierazpenak eta honek esaten duenez elizatik etxerakoan hitz hauek entzun zituen Olascoagak Jeronimori esaten: demonio fatuo y chorra depoprado.
Juan de Irure: Honek ere lekuko bezala egiten ditu adierazpenak eta Aizarnako parrokiko erretorea den Diego de Egañak ez zuela parte hartu bilera hauetan esaten du, elizatik kanpora egiten direnetan ez duelako parte hartzen. ( Bilerak lehen elizako sakristian egiten ziren eta gero kontzejuan egiten hasi ziren).
Akatsen bat egon ezean, hauek dira nik artxibo honetan epaiketa honi buruz irakurri ditudan data garrantzitsuenak, badirudi akordioren bat lortu zutela bi aldeak eta epaiketa bertan behera gelditu zela, nik behintzat epairik ez dut aurkitu hemen .Epaia eman bazuen ere ez zen Jeronimo de Egañaren alde izango, nire ustez ermita hau berrikuntzak hasi ziren bezala dago eraikita.
(1) Jose de Olascoaga Udaletxeko sindikoa da eta Juan Zelaya elizako maiordomoa.
(2) Etxea edo ondare kopuru bat behar zuen herrian "concejantea" izateko .(Millares izenarekin azaltzen da hemen) bestela ez zuen bileratan eta bozketan parte hartzeko eskubiderik.
(3) Jeronimo de Egana bizi zen etxearen izenik ez da azaltzen baina gaur etxezahar deitzen dioguna dela iruditzen zait. Etxe honen eta ermitaren artean errepidea egiteko etxea atzeratu egin zuten.
(4) Bi edo gehiago "estadu" sartu direla plazara esaten du Jeronimo de Eganak.( Estadu bakoitzak 1,96. metro ditu )
Jon Egiguren.