Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

SENDOTZAK GOTZAIAREKIN AIZARNAN

Argazkia irudipen bat bakarrik da. Ez du zer ikusirik Aizarnarekin.

El Dia egunkariak 14/5/1931-ko alean argitaratu zuen kronika bat da hemen behean azaltzen dudana.

Aizarnan Gotzaiari egin zioten arrera deskribatzen digu idatzi honetan sendotza edo konfirmazioa ematera etorri zenekoa.

Mateo Mugika Urrestarazu gazteizko Gotzaitegitik etorri zen Aizarnara, urte haietan Gazteizko Gotzaitegi barrutian zeuden Donostia eta Bilbo.

Idiazabalen jaio zen 1870eko urtean eta Zarautzen hil zen 1968an 98 urte zituela. Monarkikoa izanik ez du ematen oso atsegin zuenik, Errepublika, eta honekiko izan zuen jarrera gaitik, errepublikanoek kanporatu egin zuten 17/5/1931-ko urtean.

Egunaren datari begiratu eta Aizarnan izan eta laister kanporatu zutela ematen du, egun batzuk besterik ez daude bi daten artean. 1933ko urtean atzera Espainiara itzuli zen.

Gobernu errepublikar legitimoaren aurka Frankok 1936an hasi zuen gudaren alde, Iruñako gotzaiak eta berak ”Non Licet” pastorala sinatu zuten altxamendua justifikatuz.

Jon Egiguren

------------------------------------------------------------------------------------------

EL DIA EGUNKARIAN 14/5/1931

GOTZAI JAUNA AIZARNARA

Alaia eta gogoangarria aurreko igandez igarotako eguna “Arko” apaiñak,kampai, zartriko,mota guztietako ikurrintxoekin jolasten bi errenketan zeuden umetxoak, erri guztia pil pil emparantzan denak adierazten ziguten jaun aundiren bat zetorkigula. Ala izan ere.

Arratsaldeko lauretan sartu zan errira Gotzai maite maitea elizari ikustaldi bat egiñaz sendotzako ikurtona umeai ematera. Biotzak taupadaka genuzkan eta Gotzai jauna, iribarrez azaldu zanean ekin zuan jendetzak, trumoi ikaragarri baten antzera, eskuak urratu bearrean txaloka, eztarriak eten bearrean deadarka, ¡Gora gure Gotzai maite-maitea!.Etzan gutxiorako izan ere.

Gure kristautasuna aintzakotzat daukogunontzat ez da Euskal errian beste maiteagorik Gotzai jauna baño; gure onginai ta maitetasun guztia beretzat! Ala esan ere zion erri guztiaren izenez agurtzeko aukeratu genduen mutikoak.

Hamaika malko goxo ixuri zuan jendeak “ Maite zaitugu Jesukristo maite degulako”esaten zionean.

Zorionak Arakistain´¨dar Prantxisko mutikoari zure egin bearra ain ederki bete zenduelako.

Azketsi, irakurleak, Gotzai maitea bakarrik goratu bearrean mutikoagaz jardun banaiz.Ezin geiago goratu nezake gure gotzai jauna, erriaren biotzean toki berezi bat eskeñita baño; benetan bai irabazi zigun biotza.

Ederki ikusi du jendeak zein ona den gure Artzaia, denak ao batez aitortzen zuten; jaun onta eta atsegiña, gure Gotzaia, ori egiazko Artzaia.

Buru belarri geunden bere Jaungoikozko itza entzuten; sustrai sakonak botakozitun noski entzuleen animetan.

Sendotzako ikurtona umeai eman eta eliz-ta gizonakin erretore-etxean atseden apur bat artu ondoren, ¡txalo! Ta gora artean agurtu zan gure Gotzai deiatsua; bai ta ere, igezka, gure biotzak berarekin.

Arrera on bateri zegokion apainketak egiten jardun ziranai, eliz gizonai, agintariai,irakasleai eskerrak damaizkogu; berdin ere Zestua´ko erri gizonai, abeslariari, eta Gotzai jaunari lagunduaz etorri ziran guziai eta azkenik erri guziari.¡¡Eskerrik asko!!

¡ Gora gure Gotzai jauna!

Permin

Joan artikuluen zerrenda osora>