Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

German Zelaiaren bertso sorta

Lortu berriak ditut German Zelaiak bere bizitzako ibilbideari azterketa bat eginez osatu dituen 8. bertso. Beraz, ezin ditut irakurri eta jaso gabe utzi, Aizarnan bertso zale ugari baita.

Aizarnakoa eta bertsozale porrokatua da German. Gazte garaian batera ikasi genuen Aizarnako unibertsitatean eta berak bertsotan esaten duen bezala, urte gutxiko karrera egin genuen biok ere. Nahiz eta unibertsitateko karrerarik ez egin, mundu honetan bizitza eta familia aurrera ateratzea bera da nahiko unibertsitate.

Bizitza osoko azterketa bat egin eta zortzi bertsotan ondo irudikatzea, ez da lan erraza, baina nahiko egoki irudikatu ditu bere bizitzako pasarte garrantzitsuenak. Nik hala esango nuke, behintzat.

Lehen ere badira orri honetan berak osatutako bertso sorta batzuk eta gerora ere seguru gehiago osatuko dituela. Ez noa berak aipatzen dituen gaiak aipatzera, bertsotan oso ondo irudikatzen baititu.

Jarraitu dezala zaletasun honekin, erretretan gaudenoi oso ondo etortzen baitzaizkigu honelako zaletasunak, ofizioa bizita osoan eraman baitugu barruan.

Irakurri eta gozatu.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>