GORKA IRURETA ABELZAINA
Gorka Irureta Aramendi, 31 urteko Aizarnako ibarreko semea, baserri giroan hazi eta hezia.Duela gutxi kaleko lanak utzi eta baserrian gelditzea erabaki zuen bertatik bizimodua ateratzeko.Hori dela medio egin diogu elkar izketa.
Bere bizikeraz eta lanbidearen egunerokotasunaz eta etorkizunaz itz egin dugu.Galderak hausnartu ondoren lasai erantzun dizkigu.
Ganaduzale edo baserritar, nola ikusten duzu zure burua?.
Baserritarra. Dena dela,esan behar azkeneko bi urteetan ganaduzale gehiago naizela baserritar baino.Zergatik? esnetarako behiak sartu ditudalako lehen aragitarako behiak genituen.Esnetarako behiekin eskarmentu gutxi daukat, gauza asko ikasi beharra etorri zait.Ganaduaren gainean ibili beharra daukat.
Zergatik ofizio hori?.
Baserrian jaio eta txik-txikitatik gustatu izan zaizkit animaliak.Akordatzen naiz nola baserrian ez zegoen ganadurik eta sei urte nituela Danimarkatik aurreneko bi biga.Gogoan daukat haiek ukuiluan sartu ziren momentua eta gero nola ematen genien jana eta azpiak egin.
Handik hasi zen historia.Txikitatik gustatu izan zaitan zerbaitengatik borroka egin eta nola edo hala lortu egin dut baserritar izatea.Batzuek baserrian jaio eta ez dute aukera hori aprobetxazen, eta beste batzuek nahiz eta aukera hori ez izan ganaduzale izan nahi dute.
Gaztea eta baserritarra; etorkizunik bai?.
Galdera zaila erantzuteko.Merkatuaren arabera dago eta merkatuek zer egingo duen jakitea zaila da. Pentsuaren prezioa gora doa, eta esnearen ere bai, bi horiek nun geldituko diren ez dago jakiterik horaindik...eta horren arabera dago dena.
Nik badaukat esperantza bizimodua ateratzeko.Basarritarra ez da aberastuko ola eta ola, baina bizimodua ateratzea posible dela uste dut.
Zergatik ganadu zale eta zergatik ekoizpen mota hau,esnetarako behiena, alegia.
Baratzea behin ere ezait gustatu.Animalia denak gustatzen zaizkit, baina hobeto akoplatzen naiz behira. Beste ganadu motekin ere probatu dut.Ardiarekin ere probatu nuen baina nere esperientziagaitik,esango nuke artzaina izateko txiki-txikitatik ikasi behar dela.Esate baterako,Arantzazun Artzain Eskolan ikasi arren, gero artzain horiek lanean bakarrik hasten direnean, gauzak zaildu egiten da.
Fraisoron ere gauza bera gertatzen da,15-20 lagunen hartean ukuilua eramaten dute,baina gero beraiek bakarrik jartzen direnerako prestatuak daudenik ez zait iruditzen.
Zenbat abelburu dauzkazu?.
Danera 105, esnea ematen dutenak 56 eta gainerakoak antzuak eta bigak.Bigak gaztetxoak dira ez dute esnerik ematen, susa jarri eta inseminatu egiten dira kumea izateko, urruxa izango da emea bada eta ixkua arra bada.
Behin kumea izanda,behia esnea ematen hasten da,ixkuak gizendu gabe ikuilutik atera egiten dira.Ukuiluan leku gutxi daukadanez ez ditut txaha hazten aragitarako.
Nolakoa da zure laneguna?.
Goizean 7:30 tan behiak biltzen hasten naiz, 9:30-10 etan gosaltzera itzultzen naiz.0ndoren enkarguak egin behar izaten ditut, deiak gestio kontuak, Berriz ukuilura bueltatze naiz, eta 11:00 tan, “ganadujatekoa”prestatu eta behiei jaten ematen diet.
Arratsaldean bigei, jaten ematen diet, azpiak egin osasun tratamendu batzuk egin edo tzapuzaren bat, bazterren bat garbitu.19:00 etan behiak bildu berriro eta 21:00-21:30ak aldera afaltzen dut.
Urtean zehar ere lanak aldatu daitezke. Orain esate baterako, artua etorri zaigu, eta hori pilatzen nahiko lan badegu.
Udaran berriz belarretan egin behar izaten da eta abar.Aberiak ere izaten dira, esnea biltzeko makina ezurratu dela, traktorea ez dabilela... egia esan traktorearekin ordu gehiegi egiten dut desgraziz.
Purinekin / abereen txizarekin) arazoak dituzuela entzun izan dugu.Zer moduz moldatzen zara zu?.
Neguan ez da arazorik izaten , baserritar askok eskatzen dutelako beraien lurretarako.Udaran pilatu egiten da, baina alde horretatik ez dur arazorik. Depositoa betetzen betetzen joaten da, eta husteko garaia heldutakoan kanpoko langileak etortzen dira txiza nere lurretan zabaltzera.Nik ez dut zabaltzen lana egiten, baina neure purina erabiltzen dute.
Aberearen osasunari dagokionez zein dira arazo nagusiak.
Nik bi urte baino ez daramatzat eta ez dut eskarmenturik. Baino ohikoak dira esnetarako behietan beti etortzen diran problemak:mamitisak,( titiko infekzioa,) akainek sortutako arazoak,tripei buelta emateak,( kuajarra) azetonak ( txizako azidotasuna igotzen da), metritisak, kumea izan ondoren umetokian sortzen zaien infekcioa) eta beste.
Nola egiten da abereen osasun kontrola?.
Urtean behin kanpaina egitera etortzen dira.Derrigorrezkoa da. Diputazioko albaiteruak behiei odolaren analisia eta behien osasun kontrola egitera etortzen dira.Gero hilean behin esne kontrola egiten da, behi bakoitzari esnea hartu eta Lekumberrira bidaltzen dugu.
Eta esne zalea otortzen den bakoitzean, esnea hartu eta analizatu egiten du.Kontuan izan esnearen kalitatearen arabera ere ordaintzen dutel esnea.
Lan hori dena aurrera erameteko ba al duzu laguntzarik?.
Bai eta handia. Etxekoak asko laguntzen didate,batez ere amak,aitak eta osabak eta horietaz gain kanpoko mutil bat dut lanak egiteko.
Gaurko bizimodua, ordutegia,aisialdia, oporrak...lan horrekin uztartzerik ba al daude?.
Ez du zer ikusiruk, bizidunekin ari zara lanean eta beti gainean egon beharra daukazu.Lanak antolatuz gero badaukazu oporrak egitea,aste bukaera batzuk jai egitea.Hala ere behin ere ez duzu tailerrean egiten den moduan zortzi ordu lan egin eta aio esaterik edukiko.
Lotura eskatzen du honek eta lotura handia gainera.Uste dut estresa baserrira ere iritxi dela.
Ingurumenaren edo paisaiaren gestioan baserri munduko hainbatek duzuen ardura aldarrikatzen duzue.Zein da zure iritzia?.
Baserriak lurrari lotua egon behar du.Abelzantza gaur egun industriaren menpe dago,zekaleen prezioak gora egin duela eta pentsuen prezioak igota, guri ere kostoak igo egiten zaizkigu. Purinen arazoa ere hor dago: purinak non vota izan behar da.
Lanak egitera nola ailegatzen zaren ere bada kontua.Batzuek ukuiluko lanak egin eta baserri ingurua txukun mantentzen dute.Ni horaindik ez naiz iristen bazterrak garbitzera eta sasi garbitzeko makina pasatzera.
Udaberrian putreekin istripua izan zenuen. Nola gertatu zen?.
Goizean jaiki eta nire lanak egiten hasi nintzen, osabak esan zidan putreak zebiltzala.Joan nintzen ikustera eta 150 putre eta bi behi akabatuta.Hori ikusi nuenean mundua goitik behera erori zitzaidan.Bi behi ekarri berriak, asko ordaindutakoak eta galera handia izan zen. Nire iritzian, putrea babestutako animalia izan arren, behin ere egin ez dituen gauzak egien hasi da.
Batetik behar litzatekeena baino gehiago dago .Bestetik, toki askotan akabatutako ganadua kamioietan jasotzen da eta ondorioz, mendian ez da geratzen putreek jan dezaketen akabatutako ganadurik.Orain gutxi arte,zenbait lekuetan jantokiak zituzten prestatuta putreentzat baina leku hoietanjana emateari utzi diote.Bestalde, putreak askatu dituztela ere jakin izan dut. Orain putre gehiegi dago eta alde batera eta bestera ibili dira goseak.
Kopurua kontrolatu eta leku jakinetan jana eman; konponbideak erraza ematen du.
Ordainik izan al duzu dirutan?.
Diputazioan aurkeztu dut errekalamazioa. Horaindik ez dut jaso ezer eta ez dakit zenbat emango didaten. Ikusiko dugu.
**Granja berria egin eta ganadua ekartzeko diru-laguntzarik jaso al duzu ¿. Eta nolako baldintzak jarri dizkizute?.**
Diru- laguntzak bai, baina egin eta gero, bai Diputazioak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere. Baldintzak?. Ondasunei buruzko informazioa eskatu didate, , abelburu kopurua, ikastaroak eginarazi dizkidate...Historia oso luzea da. Beste bi ordu beharko nituzke kontu denak azaltzeko.
Nola saltzen duzue esnea?.
Bi egunetik behin etortzen da Iparlateko esnezalea esnea eramatera.Beste etxe edo marka batzuk ere esne eske etorri zaizkigu, Puleba eta horrelakoak.Kontua da Europan esne ekoizpena jaitxi egin dela baserritar askok esnetarako behiak kendu dituztelako eta orain gelditzen garenoi pixka bat gehiago ordaintzea lortu dugu.
Urte askoan geldirik egon ondoren,behingoz, esnearen prezioak gora du.
Etorkizunerako zein dira zure asmoak?.
Asmoak asko. Batetik ukuilu zaharra txukundu eta erabiltzeko moduan jarri eta bestetik, bigentzat itxitura egin ukuilu inguruan, udaran hoiek ere kanpora atera ahal izateko. Artoa bertan ereitea ere ondo legoke, asko ordaintzen baitugu orain, eta buru eta guzti saltzen duten arto txikitua oso garesti dago.Hala ere, artoa geuk egiteko makinetan asko inbertitu behar da.
Lana asko dago, baina lasai hartzea ere komeni.
Lierni Arrieta
Danbolin aldizkariak argitaratua.