Foru Aldundia eta Udaletxea osatzeko bozketak
Foru aldundia eta udaletxea osatzeko hauteskundeak ospatu dira maiatzak 28an. Aspaldiko ohitura dut Aizarnako mahaian jasotzen diren emaitzak argitaratzea, eta oraingoa beste bat gehiago.
Demokraziak duen oinarri garrantzitsuena herriak bere agintariak aukeratzea da. Ez da nahitaezkoa bozkatzea, baina denok betebehar genukeen ekintza dela esango nuke. Baita agintariak aukeratzerakoan parte hartu ez eta gero dena kritikatzen jarduteak ez duela zentzurik ere.
Frankismo edo diktadura garaia bizi izan dugunak, egun daukagun boto-eskubidea askoz gehiago balioesten dugu, nahiz eta azken urte hauetan politikoekiko gizarteak duen balorazioa murrizten joan.
Behar bada arrazoizkoa izango da ikuspegi hau, aspaldian politiko batzuen jarrerak horretara bultzatzen baitu, baina ez dut uste gehiengo baten jarrera denik, herriaren alde lan bikaina egiten ari direnak ere bai baititugu politikoen artean.
Herriak aukeratutako agintariek eredu izan behar lukete, baina gizakiak berekin dituen akatsak, hauek ere berekin daramatzatenez, gizaki arrunt bati baino gehiago ezin eskatu. Nahiz eta eredugarri ez izan gauza bat exijitu beharra daukagu berauei: udalak dituen baliabide ekonomikoak biztanleen izardiarekin eginak direnez egoki eta zuzen bideratzea.
Oposizioan dauden alderdiak ere badute bere ardura baliabide ekonomiko hauek bideratzeko garaian. Ideologiak alde batera utziz oposizio eraginkor bat egin eta zangotrabak alde batera uztea izango litzake nire ikuspegitik egokiena. Dena den nire ikuspegiak eta aholkuak alde batera utzi eta joan gaitezen emaitza hauei begirada bat egitera. Berauek irakurri eta badirudi lehen lau urte hauetan agintean egon den alderdiak aukeratuko duela berriz ere alkatea, beraz legislatura on bat opatzea besterik ez zait gelditzen. Zorionak.
UDALETXEA OSATZEKO BOZKETA.
AIZARNAKO MAHAIA.
EHBildu----------------102.
EAJ-PNV-----------------35.
PSE-EE-------------------4.
ZURIAK-------------------9.
BALIOGABEAK------------4.
ZESTOA OSOAN
EHBildu----------------1060.
EAJ-PNV-----------------493.
PSE-EE--------------------38.
ELK-PODEMOS------------39.
STOP------------------------9.
ZURIAK--------------------30.
FORU ALDUNDIA OSATZEKO BOZKETA.
AIZARNAKO MAHAIA.
EHBildu-------------------92.
EAJ-PNV------------------45.
PSE-EE--------------------3.
ELK-PODEMOS------------4.
STOP----------------------3.
ZURIAK--------------------4.
ZESTOA OSOAN.
EHBildu------------------946.
EAJ-PNV-----------------569.
PSE-EE--------------------47.
ELK-PODEMOS------------39.
STOP------------------------9.
PP---------------------------4.
ZURIAK---------------------30.
Jon Egiguren