Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

AIZARNAKO TRIPTIKO FLANDESTARRA

Ustez “JAN VAN CONINXLOO” ( Bruselas 1498-?) Pintorearen lana .

Ohol gainean egindako olioa (BRUSELAS ..1520 urte inguruan).Aizarnako Eliza Nagusiko Alzolarastarren kaperan kokatua dago.

Mila eta bostehun (1500) urte inguruan Amberes eta Bruselas Europakomerkataritza garrantzitsuakizan ziren.Pintore askok beren lantegiak han kokatu zituzten.

Horietako batek ,Jan Van Coninxio-k 1520 inguruan egingo zuen, seguruenik,Kristoren jaiotza eta beste eszena batzuekin gaur egun Aizarnako eliza nagusian dagoen triptikoa. Pintura hori enkarguz egindakoa izan daiteke.erdiko irudia estaltzeko alboetako bi tapak ixten direnean,beste irudi bat agertzen da:bi pertsona belauniko errezatzen. Obra hori enkargatu zutenen erretratuak dira. Senar –Emazte horiek Aizarnarrak ote dira?. Ez da zaila irudikatzea zer poztasunekin eskatuko zioten Coninxiloo pintoreari euren erretratua egiteko,pentsatzekoa da, naita ere, zer dobozio eta harrotasunekin ekarriko zuten triptikoa beren parrokiara.

Garai hartan Flandesko pinturak berritasuna ekarri zuen, olio teknikaren berritasuna . Irudi errealagoak eta garbiagoak egin zitezkeen. Koadro horiek barruan batetik bestera dabiltzan pertsonaiak ikusi ahal izateko leihoak dirudite. Teknika berri horri esker, hainbat xehetasun zehaztasun osoz irudika daitezke jantziak, arkitektura, ilea, aurpegiak eta bestelako gauzak.

Eszena bakoitza berehala nabarmentzen da, pertsonaia bakoitzak dagokion lekua betetzen baitu.aurpegiak , keinuak, janzkerak, guztiak hari bati harraitzen diote. Argia ere oso garbia da, argien eta itzalen kontrasterik gabekoa. Ezkutuan ez dago ezer , argitasun apala ilunetik hasita argitzen joaten da, volumen sentsazioa sortzeko.

Pentsatzekoa da , garai hartako Jendea txundituta geldituko zela koadroa ikusita. Mariaren aurpegia hederrá, bere postura dotorearekin, haurraren gozotasuna eta Kristoren sufrimendua;artzainen aurpegi deboziozkoak eta umilak, Errege Magoen belaunikatzea, gutxitan agertu ohi den Kristoren zirkunzisioa...Dena dela, erlijio kutsuko debozio eta pietate sentsazioak, beste era bateko gauzekin nahasian ikustean, harridura ere sortuko zuten,jantzi dotoreak , Magoen urre eta harribitxiak, sinagogan agertzen diren Pintura hau errealitatea ikusteko leihoa bada kasu haonetan errealitateak mundu ideala irudikatzen digu, goi-mailako mundu bat, zalantzarik gabe, XVI .mendeko Aizarnako eguneroko bizimodutik oso urrun zegoen errealitatea, hain zuzen

Vicente davila.

Danbolin aldizkarian argitaratua.

Joan artikuluen zerrenda osora>