Evererst gailurrerako bideak
Everesteko gailurra lortu zuen lehen euskalduna Martin Zabaleta dugu. 30 urte dira balentria hau lortu zuela.Urte muga delako eta Edurne Pasabanen 14 zortzi-milakoekin batera asko ari gara mendi hau aipatzen.
Gaur egun alpinismoa asko aurreratuta dagoela esaten dute garai batetik: komunikatzeko tresnak, janzkerak, elikagaiak zer esanik ez... Baina protagonismo asko eta lagunarte gutxi dagoela ere esaten da. Hala ere, mendi handi hauen gailurra lortzeak badu bere arriskua.
Mendizaleen artean asko mugitzen ari den artxibo bat iritsi zait eta ikusi ondoren kopia bat hemen jartzea pentsatu dut. Gailurra lortu duten mendizaleak kontatzen dituztenak eta bertan ageri diren argazkiak ikusi ondoren oilo ipurdia bezala jartzen dute larruazala.
Aizarnan mendizale trebeak baditugu eta zaletasuna zer esanik ez. Halere, oraindik egongo da bat edo beste ikusi ez duena, eta hemen duzue auekera.
Ikusi nahi duenak egin klik behean dagoen lerro honetan
Jon Egiguren