Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak (2016)

EAEko hauteskundeetan bozkatu dugu irailaren 25ean. Eguna normaltasun osoan igaro zen Aizarnan eta lurralde osoari dagokionez ere, ez dut bestelako albisterik entzun.

Legebiltzarrean EAJ-PNVek izango ditu legebiltzarkide gehien 27eserlekurekin, jarraian EH Bilduk 18, Elkarrekin Podemos 14, PSE-PSOE 9 eta PP 9rekin. Erabateko gehiengorik ez du inork lortu 11garren legealdi honetarako, beraz akordioak beharrezkoak izango dira gobernua osatu eta sostengu sendo batekin gobernatzeko.

Bozketa honetan ikusi ditudan aldaketa nagusienak hauek dira niretzako, PSE alderdiak izan duen beherakada, 14 legebiltzarkide izatetik 9 izatera pasatzea eta Elkarrekin Podemos alderdiak bere lehen legealdian 14 eserlekurekin legebiltzarra estreinatzea, naiz eta boto pila bat galdu Madrileko Kongresurako lortu zituenekin konparatuta.

Orain arte aipatu ditudanak, Gasteizeko Legebiltzarra osatzeko emaitzak dira, baina orri honetan Aizarnakoek dute garrantzia berauei egiten diedalako jarraipena, Zestoakoekin batera. Esan behar Aizarnan EH Bildu nagusitu dela 52 botoren aldearekin eta Zestoa osoan 128kin.

Beraz emaitza bikainak lortu dituela esan behar alderdi honek eta zorionak.

Behean azaltzen ditut emaitza hauek eta bakoitzak egin dezala bere azterketa.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>