Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Europako Legebiltzarra

Europako legebiltzarra osatzeko hauteskundeak ospatu dira ekainaren zazpian. Legebiltzar honetatik biztanleak urruti xamar sentitzen gara, baina arautzen dituen legediak, badu zer ikusia gure eguneroko bizimoduan.

Ia bostehun miloi biztanle omen gara gaur egun Europan eta legebiltzar handiena osatzea dute helburua, 730 eurodiputatuk osatuko dute Estrasburgon dagoen gela erraldoi hau.

Euskal Herria barne dela, 50 Eurodiputatu dira Espainiakio estatuari dagozkionak. Aurten kanpaina nahiko geldoa izan dela iruditu zait, baina hala ere lau urte hauetan eztabaidatzeko dauzkagun gaiak oso garrantzi handia dutela esango nuke.

Alderdi bakoitza bere helburuak lortzeko argudio desberdinak defenditzen ikusi ditugu, Euskadiren onarpena herri bezala, bakea, langabezia eta ekonomiaren hazkundea beste batzuen artean.

Bozketa honetan gizarte honek gaur egun dituen arazoei irtenbidea aurkitzeko zer bide hartu dago lehian. Gehiengoa ezkertiarra edo eskuindarra izan, ez da berdin izango. Adibidez abortua arautzerakoan, 65 orduko astea ezarri edo beste bide bat artu krisia gainditzeko, energia berriztatzaileak bultzatu eta klimaren aldaketari garrantzia ematerako orduan.

Aizarnatik urrun dago legebiltzar hau, baina eragina iritxiko da honera ere. Hobekuntzak izatea nahi dugu, eta hala behar du izan, bestela zertarako?.

Bozketarako mahaia eskola berrian osatu da oraingoan ere, eta eguna arazorik gabe igaro ondoren, emaitzak honelakoak izan dira.

ERROLDA---------------------------------------------373 BOTOAK----------------------------------------------156

ALDERDIAK ..................................................BOTOAK

Iniziatiba Internazionalista----------------------------79

EAJ.PNV-------------------------------------------------47

EA-ARALAR-----------------------------------------------14

PSOE----------------------------------------------------10

P-P-----------------------------------------------------3

EB-BERDEAK----------------------------------------------2

BERDEAK-------------------------------------------------1

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>