Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Espainiako kongresua osatzeko bozketak Aizarnan (2015)

Espainiako kongresua osatzeko bozketak, abenduaren 20ean ospatu dira, Aizarnari hauteskunde barrutiko mahaia osatzea dagokionez bertan jaso diren emaitzak azalduko ditut, Zestoa osoan jaso direnekin batera.

Nik bozketa asko ezagutu ditut, baina oraingoak harriduraz hartu ditut, Euskal Herrikoari dagokionez behintzat eta estatu osoan ere aldaketa antzekoa ikusi dut.

Azpimarratzekoak izan dira "Ahal-dugu" alderdiak izan dituen emaitzak gure lurraldean, lehen aldiz aurkeztu dira Espainiako Kongresurako, ia-ia ez du kanpainarik egin eta gehien lortu ditu Erkidego honetan. Bigarren bozkatua EAJ-PNV alderdia izan da eta Nafarroa barruan sartzen badugu ehun mila boto gutxiagorekin.

Hautesleek hau erabaki dute eta herriaren nahia denez ongi etorria izan bedi Euskal Herrira ere, ea politikoekiko ilusio berriak sortzen dituen gizartean, berauek kasta deitzen dioten alderdi hauekin galtzen hasita dago eta.

Euskal Herriko Legebiltzarra osatzeko garaian emaitza berak gertatzen badira, gaur egun daukagun gobernua kolokan ikusten da , gehiengorik gabe alegia. Bozketa bakoitzean ez dira emaitza berak izaten, baina aldaketa handirik ezean, beste alderdia ikusten da Gobernua osatzeko lehian.

Behean azaltzen ditut alderdi bakoitzak eta Aizarnako mahaian lortu dituen emaitzak Zestoa osoan lortu dituztenekin batera, irakurri eta hausnarketa egin ondoren bakoitzak atera dezala bere ondorioa.

Aizarnako mahaia:::::::::::::::::::::::::::::::::Zestoa osokoak

Errolda-----383::::::::::::::::::::::::::::::::::Errolda-----2816

EAJ-PNV------61::::::::::::::::::::::::::::::::::EAJ-PNV-----619

PP------------0:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::PP-----27

PSE-PSOE----- 5::::::::::::::::::::::::::::::::::PSOE-PSE-----71

EH-BILDU----107:::::::::::::::::::::::::::::::::HB-BILDU-----753

PODEMOS------46:::::::::::::::::::::::POD.-AHAL DUGU-----315

PACMA---------4:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::PACMA-----4

CIUDADANOS----2::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::C's-----15

REC-CERO------0:::::::::::::::::::RECORT. CERO-GRU-VERD----1

UP------------3:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::UP-----16

LIBERT-NAF----1:::::::::::::::::::::::::::LIBERTAD.NAFARRA----1

ZURIAK...........1:::::::::::::::::::::::::::::::::Zuriak..............12

BALIO GABEAK...... 1::::::::::::::::::::::BALIO GABEAK.............9

GUZTIRA ..227.....% 59,27:::::::::::::::GUZTIRA ..........1842-%65,41

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>