Errepidea eta argazkiak.
Kutxateka.com webgunean, Aizarnako argazki zahar batzuek daude ikusgai, hauen nondik norakoa argi eta garbi azaltzen du Fernando Arzallusek Danbolin aldizkarian.
Nik ikusi bezain azkar jarri nituen ikusgai orri honetan, Santa Engraziarako bidea inauguratu zenekoak zirela esanez, baina orain askoz gehiago dakit egun honetan Aizarnan gertatukoaz.
Aizarnak egun honetan zuen itxura ikusten da argazkietan eta nolako ongi etorria egin zien Aizarnarrak agintariei ere bai, beste balorazioetan sartu gabe.
Egun honetako argazki bakarra ezagutzen dut nik eta bera taberna batean ikusgai dagoelako, orain hauek gehitzean eta idatziak esaten duenarekin auzo honen historia hobeto ezagutzen lagundu dit, beraz eskerrak eman behar Fernando Arzallusi argazki hauen esanahia argitzen laguntzeagatik.
Jon Egiguren
============================================================================
Duela hilabetebatzuk,Kutxak milioi erdi argazki jarri zituen ikusgai kutxateka.com webgunean. Ikaragarrizko altxorra da eta Gipuzkoako gizarte, politika eta kultura bizitzaren erakusketa bikain-bikaina. Guri Aizarnako argazki hauexek eman digute atentzioa. 1954ko abuztuaren 27a,ostirala, goizeko bederatziak eta erdiak: Santa Engraziako bidea inauguratzeko, agintarien zain Aizarnan.
ABC egunkariak zekarren albistea,hurrengo egunean:" Vallellanoko kondea iritsi zen Aizarnara, Zestoko auzora; han garaipen arku bat eraikita zeukaten,ongietorri beroa eginaz.
Errepidearen bedeinkazioaren ondoren,ministroak zinta sinbolikoa moztu zue, eta bidea zabalik geratu zen trafikoarentzat. Ondoren, ministroa eta agintariak Lasaora joan ziren eta hango bidea ere inauguratu zuten".Udaleko paperek diotenez, Espainiako,Diputazioko zein herriko agintari franko bildu zen bertan. Bedeinkazioa, berriz, on Juan Epelde Aizarnako apaizak (Ieregi erretorea kanpoan zen,nonbait) eta on Jose Azkoitia Zestoako bikarioak eman zuten. Zinta gorri-horiak Herrilanetako ministroak ebaki zituen, ABCk dioen bezala. Sei errepide inauguratu zituen egun berean : aipatu ditugun biak, beste bi Legazpi aldean ( Urtatza eta Aztibia) eta beste bi Tolosa inguruan (Aldaba eta Urkizu).
Fernando Suarez de Tangil (1886-1964); Vallellanoko kondea, eroso ibiliko zen frankismoaren ontasunen propagandarako aproposak ohi ziren ekitaldi horietan. Izan ere, benetako animalia politokioa zen bera: 1920an Madrilgo diputatua izan zen, gero berriz alkate, Alfonso XIIIaren lagun,Errepublika garaian Espainiakp Gorteetako presidenteorde...Francoren diktaduran,berriz,beste hainbat karguren artean, Herrilanetako ministro izan zen (1951-1957),Estatu-Kontseiluko presidente (1958) eta Gorteetako prokuradore 1949tik hil zen arte.
Urte dezentetan, Zestoako bainuetxera etorri ohi zen oporrak pasatzera eta herriko handikiek laster egin zituzten, esan ohi den bezala, amistadeak, kondearekin. Hala, "berari zor dizkio" Zestako herriak-eta Aizarnakoak ere bai, bistan denez-Hamaika azpiegitura. Horien artean, bainuetxeko zubia (1953-1954) eta errepidea zabaltzea, Zestoako bariantea (1959), Casasbaratas delakoak....
Fernando Arzallus
Danbolin aldizkariak argitaratua